Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2019ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua. Helburu orokorrak honakoak dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea, bai eta ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.
Irailaren 28tik aitzina, Uharte Zentroak, Geltoki, Civibox, Baluarte eta gisako aretoek, artistezntzako doako trebakuntza saioak hartuko dituzte beraien espazioetan.
Lantegiak
Irailak 28, ostirala, 11:00etan
BIGARREN ELEDUNA
Juanjo Eslava – Julie Laymond eta Ilazki de Portuondo
Uharteko Zentrotik hurbil dagoen harrizko monumentu txikia den absentziaren bila. Posible da sorkuntzarako material bat aurkitzea?
Lantegiak proposatzen du ikusezinak diren oinatzak hautematea eta argitzea, eta hautemangarri bilakatzea, transmisioa egiteari begira.
Urriak 3, osteguna,
16:00etan, NOLA OSATU DILM LUZE BAT AURKITUTAKO 3 SEGUNDUKO IRUDIETATIK ABIATUTA: FOUND FOOTAGE/SEARCHED FOOTAGE
“Found Footage” esamoldea erabiltzen dugu dokumental motako proposamen ugaritan agertzen den aurkitutako metrajea izendatzeko. Baina sarritan, lan horiek taxutzeko erabilitako materialari “Searched Footage” ere dei geniezaioke, gehienetan bilaketarako metodo sistematiko eta landu baten bidez lortzen baita. Solasaldia, Blanca Oria zinegile eta dokumentalistak emana.
17:30eta, ZINEA BAINO LEHENAGOKO ZINETIK SORKUNTZA GARAIKIDERA, ABIAPUNTU FILM- ARTXIBOA HARTUTA
Alberto Cañadak, Nafarroako Filmotekako zuzendariak, gainbegirada bat emanen die nolabait ere zinearen etorrera “prestatu” zuten zenbait ikuskizun publikori, hots, mugitzen diren irudien bidez kontatutako istorioei. Saioa osatzeko, sarrera bat eginen da gaur egun ikusentzunezkoak sortzeko film-artxiboak baliabide gisa duen funtzioaren gainean.
Urriak 4, ostirala,
16:00etan, INPROBISAZIO ASKEARI BURUZKO MASTERCLASSA ETA LANTEGIA
Joseba Irazoki gitarrista eta kantariaren martesclassa; bere karreran gitarrarekin landu dituen musika estiloen errepasoa eginen du. Gainera ariketa batzuk proposatuko dizkigu inprobisazio askearen eremua lantzeko. Musikari direnentzat eta ez direnentzat.
*Parte-hartzeko idatzi coordinacion@centrohuarte.es
Urriak 5, larunbata,
11:00etan, NOLA PARTEKATU ARTE SORKUNTZAKO PROIEKTUAK. PROZESUAREN GARRANTZIA
Txuspo Poyok, bere praktikan, nolabait ere prozesuari lotutako metodologiari jarraitu izan dio; horregatik, muntaketaren kutsu handia dute bere lanek. Ghislaine Verano koreografo eta performerrak eta biek azalduko dituzte, helburuak lortu eta proiektuak partekatzeko zenbait prozesu, proiektu bakoitzaren behaketa, kritika eta prozesuetatik abiatuz.
*Etorri zure dosierrarekin
Urriak 6, igandea,
11:00etan, MOODBOARD SORTZAILEA + DISEINU BILDUMA
Mikel Colás eta Karlota Las Palas diseinatzaileek inspiraziozko moodboard baten sorkuntzara hurbilduko gaituzte, aldizkarietako ebakin, jantzi, argazki, kolore, marrazki eta abar abiapuntu hartuta, panel horretarako moda bilduma txiki baten diseinua garatzeko.
Urriak 9, asteazkena,
17:00etan, NOLA ZABALTZEN DA LORE BAT?
Emi Ekai aktore, eszena zuzendari eta irakasleak bere lantegian proposatzen duen saioan, antzerkia da desiraren artea, harremanena, ereintzarena eta zaintzarena. Fruituaren bilketa delikatua da, eta besteekin batera egiten da beti. Saio honetan antzerkian murgilduta aurkituko dugu geure burua, desira dela eragile eta sortzaile.
Urriak 11, ostirala
11:00etan, DANTZA IKUSENTZUNEZKOAK: PERFORMANCEA ETA ERREGISTROAREN ERDIBIDEAN
Gabriel Villota artistak eta zinearen, dantzaren eta performagarritasunaren ikertzaileak, dantza eta erregistroaren arteko erlaziora hurbilduko gaitu. Oinarrizko kontzeptuak landuko dira, gai hartuta pieza presentzialaren (koreografiazkoa, performaziozkoa) eta filmatutako piezaren artean dagoen “distantzia”ren inguruan piztu den problematika. Ikusentzunezko adibide ugarik irudiztatuko dute eztabaida, nolabaiteko ibilbide historiko bat marraztuz.
ZINEA ESPERIENTZIA KOLEKTIBO GISAN
Jean Cocteauk zioenez, zinea da amets bat elkarrekin amestea. Lantegi horretan ezagutuko dugu nola eraikitzen den zine areto bateko iluntasunean sortzen den zentzumenezko esperientzia hori, abiapuntu hartuta irakurketa batzuk eta arte-komisariotzaren praktika labur bat.
Urriak 12, larunbata
11:00etan, RAP-A AHALDUNTZE FEMINISTARAKO TRESNA GISA
Hitzaldi-lantegia La Furia (Nerea Lorón) raperoaren eta musikoterapiako irakaslearen eskutik. Saio honetan hainbat tresna partekatuko ditu auto-ezagutza sustatu, begirada feminista esnatu eta raparen bidez ahalduntzea sustatzeko.
Urriak 18, ostirala,
16:30etan, MARRAZKIA MODAN EGITEN DUDAN LANAREN HARI GIDARI GISA
Solasaldia Miriam Ocariz diseinatzailearen lanari buruz, moda munduko bere hastapenetatik Bilboko Errekalde Aretoko erakusketako azken lanetara. Hizpide izango ditugu bere sorkuntza guztien arteko lotura, eta marrazkiak moda-diseinuan duen garrantzia.
18:00etan, NOLA SORTZEN DIRA OBJEKTUAK? PROIEKTU BATERAKO OHARRAK
Iker Serrano artista plastiko eta ikertzaileak proposatu duen lantegi honetan, xedea da arte proiektu bat gauzatzea Bruno Munari diseinatzailearen metodoa abiapuntu hartuta, prozesuan sortzen diren arazoak eta beharrak konpontzean oinarritua. Abiapuntuko ideia, arkatza, ezabagoma, azpimarragailuak eta papera izango ditugu lagun prozesu kontzeptual honetan. Puntu bakoitzaren gainean eztabaidatuko dugu, eta taldean edo taldeka, galderak eta erantzunak proposatuko ditugu gutariko bakoitzaren ariketa nahiz gainerako taldekideena lantzeko.