Irakaslea
Marc Badal
Data
Otsailaren 10etik 13ra
Ordua
15:30etik -19:30era
Sarrera
Izen emate kuota
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

Gaur egungo landa-ingurunean diharduten gizarte eta lurraldeetako dinamiken inguruan kultura-ekoizpenak egiten duen paperari buruzko azterketa kritikoa egiteko gonbidapena da tailerra.
Azken hamarkadetan, hiritartze prozesuak goitik behera aldatu du nekazaritzaren eta landa-eremuen egoera-eta baldintza-, beste eszenatoki bat ezarri du, non, landa-eremuen eta hiriaren arteko harremanak konnotazio berriak bereganatzen dituzten.
Koordenatu berri horiek ulertzea ezinbestekoa da nekazaritza eta landa-eremuetako kultura- menderakuntza historikoa iraultzeko eta horretarako estrategiak izateko. Era berean, lurraldean transformazio-tresna gisa ulertutako edozein kultura-proiekturen aukerak eta mugak aztertzeko beharrezkoa da.
Pentsamendutik eta idazkeratik abiatuta, lantegiak landa eremuko kultura-esku-hartzeari buruzko gogoeta bat egingo du. Horretarako, hainbat tresna erabiliko ditugu: irakurketa partekatuak, hausnarketa kolektiboko ariketak, proiektuen azterketa, landa-irteerak, etab.

 

MARC BADAL-EN INGURUAN

Duela hogei urte hasi zen praktika kolektibo eta mugimendu agro-ekologikoetan, elikadura sistemaren inguruko ikerketan, landa-historiaren eta nekazarien kulturaren inguruko ikerketarekin. 2013az geroztik, Haziera-ko arduraduna da, Cristina Enea Fundazioaren hazien artxiboan (Donostia). Artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu. Kanpoko Bulegoa izeneko artisau-lantegiko kidea da, landa-munduaren eta kultura-ekoizpenaren arteko muga esploratzen du.