Lan esparrua erabakigarria da artista gehienen ekoizpen prozesuan. Habitación hau, Uharteko artisten estudioen ikerketen bidez sortzen da. Bertan bilduko diren arkitektoek, Lorenzo Rocha (OUT), Orekari Estudio eta Salomé Wackernagel, bakoitzaren Habitación egiteko, lekuko artisten sorkuntza eta ikerketa espazioak plano, objektu eta argazki bidez (bir)sortuz egingo dute.
“Datozen hilabeteotan Uharteko artistek erabiltzen dituzten espazioak ikertzen arituko gara. Gure espazioen irudi eta planoak ere erakutsiko ditugu –arkitekto partaideak hainbat herrialde eta hirietan dugu jatorria- publikoari gure iraganeko esperientzien berri ematen eta bisitatzen ditugun espazio berriez ikastez saiatuko gara. Gure egonaldian, gelaren hasierako espazio hutsetik astez aste handitzen den ideia trukaketarako leku bat izatera pasatzea espero dugu, Uharte Zentroa aberastuz eta topagune bat sortuz.”
Aurkezpen publikoa: urriaren 11an, 18:30ean
Proiekzioa: “El relato de la habitación perdida” irailaren 27an, 18:30ean
Habitación: Artisten espazioa(k) kartela
“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.