Uharte Zentroak Ekoizpen Laborategietan banatutako hainbat ekipamendu ditu prestatuta komunitate artistikoarentzat. 

Ekoizpen Laborategiak artisten eskura daude, proiektuak gauzatzeko autonomia emateko eta, horrela, hauen profesionalizazioa bultzatzeko.

Prozesuak egiteko eta esperimentatzeko espazioak izateaz gain, egokiak dira arte- eta kultura-komunitateko eragileen artean hitz egiteko, ikasteko eta jakintza trukatzeko.

AudioLAB-a grabazio profesionaleko estudio bat da, 16 m2-ko aditze-gela bat eta 8,5 m2-ko kontrol-gela bat dituena.

Gorputz Laborategia 58 m2-ko gela bat da, eta gorputzarekin lotutako praktikak egitera zuzendua dago.

BideoLAB-a erabilera anitzeko gela bat da, ikusizko arte, multimedia eta argazkilaritzaren arloen ikerketara zuzenduta dagoena.

PrintLAB-a edizio-tekniketan, inprimaketa digitalean, inprimaketa fotografiko profesionalean, irudien prozesamenduan eta erreprodukzio digitalean esperimentatzeko gunea da.

Juan Antonio Eslavak dohaintzan emandako grabatu-lantegia, Uharte Zentroak osatua

Estanpazio eta serigrafia lantegia.

Ehungintzari eskainitako espazioa

Zurezko, metalezko  sorkuntzari eskainitako espazioa

3D sorkuntzari eskainitako espazioa

EKIPAMENDUAK ERABILTZEKO MODUA

1. Egoitzen bitartez
Uharte Zentroan egoitza bat disfrutatzen ari bazara, ekipamenduak erabil ditzakezu. Egoitzetara berariazko deialdien bidez sartzen da.

Hemen sar zaitezke: Egoitza deialdiak

2. Egonaldien bitartez
Espazioen aldi baterako lagapena da. Deialdi jarraitua eta etengabea da, edozein diziplina artistikotara irekia. Aldi baterako egonaldien edo egonaldi puntualen modalitateetan sar zaitezke.

Hemen sar zaitezke: Egonaldi bat eskatzeko deialdia

ERABILERA ARAUAK

Ekoizpen Laborategiak 10:00etatik 19:00era daude irekita astelehenetik ostiralera (Uharte Zentroa irekitzen den egunetan).

Erabiltzaileek erabili nahi dituzten ekipamenduen aldez aurreko erreserba egin behar dute, arduradun teknikoari eguna eta ordua zehaztuz.

Erabiltzaileek Uharte Zentroko ekipamenduen erabilera-arauak betetzeko konpromisoa hartzen dute.

 

Informazio gehiago eta zalantzak: 

produccion@centrohuarte.es

Iñigo Zubikoa

auxiliar@centrohuarte.es

David Mutiloa