Izenburua
"Iruñeko karteo eko-sistema"
Egilea
Maider Garayo, Paula Torán, Nahia Villanueva
Data
2019ko uztaila - abuztua

Maider Garayo, Paula Torán eta Nahia Villanuevak  “Iruñea: Hiria ekosistema  gisa” egoitza Uharte Zentroan garatzeko egonaldia hasi dute. “Iruñeko karteo eko-sistema” proiektua hiriko ekosistemari buruzko ikerketa artistikoa eta ingurumen-ikerketa da. Artistek gogoeta eta proiekzio gune bat proposatzen dute, aldez aurreko galderei erantzun ahal izateko: Nola bizi dugu hiria? Zer nolako harremana dauka hiriak ingurunearekin? Nola egin aitzina gero eta menpekotasun gutxiagoko hirirantz? Zein da herritarren zeregina? Zer harreman dago hiriaren eta landa ingurunearen artean? Proiektuaren ekintza nagusia karteo-sistema bat sortzea da non batetik, izaera bera bere testuingurutik ateratzen da beste sistema mota batean sartzeko (eraldatu eta ia ahaztutako komunikazio-sistema batean ari da), eta bestetik, herritarrak jokoan sartzeko, mugak ireki eta Iruñea garaikidearen funtsezko osagai gisa ageri da herritarren parte-hartze artistikoarekin.