Izenburua
Postontzi irekia
Data
2019
Epea
Deialdiaren hurrengo itxiera: 2019ko azaroak 28

Uharte Zentroak kolektiboei edo taldeei zuzendutako deialdi bat ireki du, garatuko dien proiektuek, onura itzuli behako diote komunitate artistikoari.

“Postontzi irekia” Ekosistemaren jarraipena da, lekuko komunitate artistikoarekiko etengabeko hartu emana eta beharren entzutean oinarritutako ekimena. Orain arte, parte-hartze jardunaldietan oinarritu da, bertan, artista talde anitz batek nahiak eta beharrak planteatu izan dituzte, horietatik, hainbat lan talde sortu ziren (batzuk oraindik lanean jarraitzen dute, beste batuk geldirik daude eta beste batzuk beste testuinguru batzuetara eratorri dira).

Ekosistemak bira bat eman zuen ihaz eta aurrekontuaren zati bat modu autonomoan bidea egin dezaketen eta komunitate artistikoa aberastuko duten proiektu kolektiboak sustatzeko erabiliko da.

Ehun artistikotik egiten eta pentsatzen jarraitzeko, proiektu sailkatuek deialdian aurkeztutako taldeekin batera garatutako lan bilkura batean hautatuko dira. Hau da, proiektuak garatzeko interesa duten taldeek, hautaketa prozesuan aktiboki parte hartuko dute, modu honetan taldeen arteko interakzioa bilatzen da, jakintzen trukaketa eta plazaratutako proiektuen hobekuntzarako proposamenak egin ahal izanen dira. Hautatu gabeko proiektuak hurrengo deialdietan aurkeztu ahal izanen dira.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Arte garaikidearekin harremana duten eta komunitate artistikotik eta artistikorako proiektu bat garatzeko interesa duten talde eta kolektiboei zuzendua.

ZER ESKAINTZEN DA?

  • 3.000€ (zergak eta atxikipenak barne) gehienez hiru kolektibori emateko, gehienez, 1.000 euro proiektuko.
  • Uharte Zentroan lan egiteko espazioa eta bertako baliabide tekniko eta teknologikoak.
  • Uharte Zentroko taldearen jarraipena eta aholkularitza.

DATAK ETA EGOITZAK

Deialdiaren hurrengo itxiera: 2019ko azaroak 28

Proiektuak aztertzeko bilera: abenduaren 11an Uharte Zentroan.

Proiektuaren iraupena: proiektuaren iraupena eta denborak taldeen eta zentroaren artean adostuko dira, hala ere, hautatutako taldeek, proiektuaren koordinazioa eta sortuko dituen gastuak Uharte Zentroarekin urtarrilaren 1a baino lehen adostuko dituzte.

Proiektuaren egoitza: Uharte Zentroa proiektua bertan hartzeko prest badago ere, ez da nahitaezkoa egoitza hau izatea. Beste edozein espaziotan edo hainbat espaziotan banatuta garatu ahal izango da.

BALORAZIO IRIZPIDEA

  • Proposamenaren interesa eta garrantzia
  • Komunitate artistikoarekiko eragina
  • Ekonomikoki eta egiteari begira bideragarria izatea

BALORAZIO METODOLOGIA

  • Deialdira aurkeztutako talde bakoitzeko bi bozeramailek hautaketa prozesuan parte hartu beharko dute.
  • Abenduaren 11an proiektuak aztertuko dira aurkeztutako taldeen bozeramaileen eta Uharte Zentroko aholkularien artean. Eztabaida eta hausnarketen ondotik proiektu irabazleak hautatuko dira.
  • Hautatu gabeak suertatzen diren proiektuak hurrengo urteetako deialdietan aurkeztu ahal izanen dira bileran ikusitako aldaketak edo beharrezkoak direnak eginda.

PARTE-HARTZEKO BALDINTZAK

  • Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek onartzea dakar.
  • Proiektua amaitzean honen memoria aurkeztu beharko du kolektiboak
  • Proiektuak obra edo argitalpen bat baldin bada, Uharte znetroa aipatu beharko du bertan.
  • Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan programaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko formularioa bete beharko da eta atxikitako PDF artxibo bakarrak (gehienez 5mb) honako hauek jasoko ditu:

  • Taldearen aurkezpena: partaideak, interesak
  • Proposamena:
    • Proiektuaren laburpena, ekintzak, ekimenak, topaketa, festibala…
    • Helburu nagusiak
    • Balizko kronograma
    • Irudiak, zirriborroak, erreferenteak, dokumentazio osagarria (hautazkoa)
  • Ekoizpen gastuen aurreikuspena (Diru-laguntza jaso dezakete ekoizpen gastuek eta kanpoko profesionalen kontratazioak baina ez taldearen dirusariek)

 

Kartela II Deaialdia Postontzi Irekia 2019

Oinarriak II Deialdia Postontzi Irekia 2019