Izenburua
Electrical Body
Egilea
Dinamo Danza / Carmen Larraz
Data
Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra, eta abuztuaren 12tik 24ra.

DNA festibalaren baitan eta Carmen Larraz buru duelarik, Dínamo Danza konpainiak, Electrical body ikuskizunarekin, egoitza artistikoa garatzen ari da Uharteko Arte Garaikide Zentroan. Elektromagnetismoaren gaiaren inguruan egiten den dantza pieza baten ikerketa da, hau da, mugitzen diren gorputzen artean agertzen den indarra, energia leku batetik bestera garraiatzen duen korronte gisa.

Ekainaren 3 eta 4an –16:00etatik 19:00etara– hasiko dira publikoarekiko bitartekaritza-jarduerak, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan; beren borondatez parte hartuko duten hainbat arte- eta zientzia-diziplinatako profesionalei zuzendutako laborategia egingo da. Bi saiotan, zientzia arloko dokumentazio-iturriak azaldu eta hainbat jarduera egingo dituzte; jarduera horietan, partaide bakoitzak, eskuarki erabiltzen duen lengoaian (ikus-entzunezkoa, plastikoa…) garatu ahal izango du, modu sortzailean, gaia interpretatzeko bere modua. Asmoa da inspirazio-iturri berean azalera daitezkeen begirada artistiko ezberdinak azaltzeko aukera emango duen sorkuntza-espazio ireki bat sortzea. Geroago, ekainaren 5ean, 6an eta 7an, bitartekaritza horren bigarren fasea egingo da; hiru saio izango ditu –17:00etatik 20:00etara–, dantzariei zuzenduta egongo da, eta ideia horiek koreografiaren alorrera eramatea izango da saioen helburua. Ostiralean, ekainak 7, 19:00etan, azkeneko tailerra amaitu ondoren, astean zehar egindako lana bateratu eta partekatuko dute; jende guztiarentzako irekitako ekitaldia izango da hori.