Izenburua
Arte gaztea eta sorkuntza programa
Data
2019
Epea
Ekainak 27
Norentzat
31 urtetik beherako artistentzat

Adi! Pola Fabrikako egoitzan izen-emateko epea ekainaren 27a arte luzatu da.

Gazteriaren Institutuak bost egoitza artistikorako deialdia egiten du, horietako lau Uharte Zentroan garatuko dira eta bosgarren bat, Bordeleko Pola Fabrikan.

Elkarrekin abuztuan garatzeko lau egoitza Uharte Zentroan. Artista bakoitzak bere proiektua garatuko du, besteekin harremanean egoteko aukerarekin. Uharte Zentroa, Nafarroako Gobernuak ko-finantziaturiko espazio bat da. Ekoizpena, esperimentazioa eta ikerketa artistikoa dira ardatzak hiru zehar-lerroren baitan: prestakuntza, egoitza artistikoak eta publikoari irekitako jarduerak.

Artista batentzat Bordeleko Pola Fabrikako Zebra3 (www.zebra3.org) gunean garatzeko egoitza bat. Pola Fabrika Bordelen kokatutako eta sormen garaikideari, ekoizpenari eta hedapen artistikoari eskainitako espazioa da. Hainbat kolektibo eta entitate biltzen ditu, horien artean Zebra3, honek, ekoizpen profesionalerako lantegiak eta arte garaikideko proiektuetan laguntza, jarraipena, hedapena eta ekoizpena eskaintzen dizkio artistei

Nori zuzendua

Nafarroan jaio edo bizi diren 31 urte baino gutxiagoko artistei zuzendua. Arte plastikoak, eszenikoak edo ikus-entzunezkoak.

Datak
  • Eskaerak 2019ko ekainaren 14a arte aurkeztu ahal izanen dira.
  • Uharte Zentroko egoitzak 2019ko uztailaren 29a eta irailaren 1a artean garatu ahal izanen dira.
  • Pola Fabrikako egoitza irailaren 9a eta urriaren 13a artean garatuko da.
Zer eskaintzen da
  • 800 euroko laguntza (zergak eta atxikipenak barne) artista bakoitzarentzat, egoitza egiteko lansari gisa.
  • Gehienez ere ekoizpenerako, 550 € proiektu bakoitzean.
  • 500 €-ko laguntza, Bordeleko egoitzarako aukeratutako artistarentzat bidaia laguntza eta dieta gisa, eta 800 € ostatuarentzat.
  • Uharteko Arte Garaikide Zentroan lan egiteko espazioa, dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Zentroko lantalderen laguntza eta sostengua proiektua garatzeko.
  • Iruñean edo eskualdean bizi ez diren artistak Fuerte Príncipe egoitzan ostatu har dezakete dohain.

 

Balorazio-irizpideak

Uharteko Arte Garaikide Zentroak eta Gazteria Institutuak osatutako epaimahaiak lau proiektu aukeratuko ditu Uharten aritzeko. Bestalde, 5 proiektu aukeratuko ditu Zebra3ri proposatzeko, horietako bat aukeratuko baitu azken honek.

Kontuan hartuko dira:

  • Proiektuaren kalitate artistikoa eta eskatzailearen ibilbidearen koherentzia.
  • Proiektuaren ezaugarrietara aurkeztutako proiektuaren egokitasuna.
  • Bordeleko testuinguruarekin lotura izatea (Pola Fabrikako egoitzarako aurkeztutako proposamenetan).
  • Bideragarritasuna baliabide ekonomikoei eta egutegiari dagokienez.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak gazteria institutuko webgunean aurkeztu beharko dira: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutoko webgunean.

PDF (izena_abizenak.pdf gehienez 5mb) dokumentu bakarrean hauek sartu beharko dira:

  • Eskatzailearen curriculum artistikoa.
  • Egoitzan garatu nahi den proiektuaren aurkezpena. Interesak, abiapuntuan motibazioa, gastuen aurreikuspena, kalendarizazioa, etab. (gehienez ere 5 orrialde irudiak barne).
  • Bordelerako eskaeren kasuan, aipatu Bordelera joateko motibazioa eta han garatu nahi den lana.
  • Aurretik egindako lanen txostena (gehienez 5 orrialde)
  • Adierazi zein egoitzetara aurkezten den, bi egoitzetara aurkeztu nahi bada, bi eskaera egin behar dira.
Parte-hartze baldintzak
  • Deialdi honetara aurkezteak berekin dakar oinarri hauek onartzea eta honako konpromiso hauek hartzea:
  • Egoitzan zehar, egoiliarrak Uharte Zentroan edo Pola Fabrikan ezarri beharko du bere lan-esparrua.
  • Egoitza amaitzean, egoiliarrak bere lanaren aurkezpen publikoa egin ahal izango du Uharte Zentroan, bi aldeen artean adosten den formatuan, eta Uharte Zentroko programazioan sartuko da.
  • Pola Fabrikako egoiliarrak bere lanaren aurkezpen publikoa egingo du bi aldeen artean zehazten diren baldintzetan.
  • Egoiliarrak bere proiektuari buruzko memoria aurkeztu beharko du egoitza amaitzean.
  • Egoitza obra baten ekoizpenarekin edo argitalpen batekin lotuta badago, Gazteria eta Kirol Institutua kredituetan agertu beharko da, aldez aurretik jakinarazita. Era berean, Uharte Zentroaren edo Zebra 3ren lankidetza agertu beharko da kasu bakoitzean.

 

Informazio osagarria gaztelera hutsean Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutoko webgunean.