Izenburua
Ikusteko moduak
Egilea
Becky Siegel / Kon Moción
Data
2019/06/01
Ordua
12:30
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoarentzat

ARG: Blanca Razkin

Maneras de ver taldearekin topaketa bat eta hauen prozesua dokumentatzen duen liburuaren aurkezpena egingo da.

“Maneras de ver” Becky Siegel koreografoaren zuzendaritzapean, Kon moción dantza konpainiaren proiektu bat da eta dantzari profesionalak eta  ikusmen gaitasun urritasuna duten pertsonak batzen ditu. Proiektua, Uharte Zentroan garatu zen 2019ko urtarrila eta martxoaren artean, gaitasun urritasunak gainditzeko asmoarekin  eta dantza modu berriak topatzeko egin zen: ikuste hutsetik haratago, sentsazio dantza egiteko, ekintza deskribatzen duten hitzak erabiltzeko eta imajinazioan ikusten dena aktibatzeko. Ekainaren 1ean, 12:30ean dantza konpainiarekin elkartzeko aukera egongo da udazkena arte egingo den azken Aperitifak saioan.

 

Aperitifak kartela: Ikusteko moduak


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.