Zentroan eskura dugun materiala erabiltzen ikasiko dugu, bestalde, gure gailu mugikorren erabilera, platoa, argiztapena eta soinuaren gain ere ariko gara.
Egitura narratibo desberdinen eta ikus-entzunezko lengoaien inguruan ere ariko gara.
Ikus-entzunezko estandarrak aztertuko ditugu eta hauei jaramonik ez egiten ikasi.
Ikus-entzunezkoen esperimentuez eta atsegin ditugun gauzez ariko gara.
Kontzeptuak
Irudiaren eta kolorearen oinarrizko kontzeptuak
Argiztapenaren oinarrizko kontzeptuak
Chromaren oinarrizko kontzeptuak
Postprodukzioaren oinarrizko kontzeptuak
Audioaren oinarrizko kontzeptuak
NORI ZUZENDUA DAGO
Artista, ikasle, sortzaile edo, irudi digitalaren tratamenduan eta eskaintzen dituen erabilera sortzaileetan interesa duen edonori zuzendua.
DATA ETA ORDUTEGIA
Otsailaren 18tik, 22ra
17:00etatik, 20:00etara
IZEN-EMATEA
Webguneko formularioa beteta.
Izen-emate kuota: 20 €