Nafarroako Gobernuak, Gazteriaren Zuzendariordetzaren bidez, Arte Gaztearen 2019ko Topaketak antolatzen ditu honako modalitate hauetan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika eta moda diseinua.
Helburu orokorrak honakoak dira: lanen sorkuntza eta ekoizpena bistaratzea eta artisten prestakuntzan laguntzea, bai eta ere elkarrizketarako eta ezagutzaren trukerako guneak sustatzea diziplina orotako artista gazteen artean.
Nori zuzentzen da
Deialdia Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizi diren artistendako da, 16 urtetik 30era bitarte badituzte. Talde edo kolektiboen kasuan, parte hartzen dutenen %33 adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak izaten ahalko dira.
Zer eskaintzen da
Artista hautatuek lantegien eta prestakuntza jardueren diziplinarteko programa batean parte hartzeko aukera izanen dute.
Gainera, modalitate bakoitzeko hiru sari prestatu dira:
1. saria: 2.500 €
2. saria 1.500 €
3. saria: 1.000 €
Izena emateko epea
2019ko ekainaren 30a arte.
Izen ematea webgune honen bidez: www.deporteyjuventudnavarra.es/es/encuentros-arte-joven-2019
Modalitateak
Arte Eszenikoak
Dantzaren, antzerkiaren, performancearen, zirkoaren edo hizkuntza eszeniko garaikideei eta arte biziei loturiko beste zeinahi joeraren esparruko proiektuak, muntaiak edo lanak.
Arte Plastikoak
Arte plastiko eta ikusizkoen esparruan arte garaikidearen hizkuntzarekin loturiko lanak, modalitate horretatik eratorritako zeinahi teknikarekin egindako lan edo proiektu baten bidez.
Ikus-entzunezkoak
Ikus-entzunezko lan edo proiektuak, zinemako pantailetan, telebistan, ordenagailuetako aplikazioetan edo gailu elektroniko mugikorretan ematekoak.
Musikak
Bakarkako musikariak edo kantautoreak, edo zeinahi estilo eta joeratako banda edo musika taldeak, edozein musika esparrutan.
Moda-diseinua
Diseinatzaileak edo kolektiboak, modaren alorrarekin lotura duten janzkera eta/edo osagarrien diseinuzko lan edo bildumak dituztenak.
Eskaturiko dokumentazioa
1. Izena emateko formularioa.
2. NANaren fotokopia edo Nafarroako Foru Komunitatean bizitzearen frogagiria.
3. Curriculum artistikoa, artistaren edo taldearen ibilbidea zehazten duena.
4. Aurkezturiko proposamena edo lana jasotzen duen dosierra. Ikusi oinarri guztiak, modalitate bakoitzera egokitzeko.
Proiektuaren garapena
Modalitate bakoitzean, hiru profesionalek osatutako epaimahai batek eginen du lehen hautaketa. Hautaturiko pertsonek beren proiektuen aurkezpen/lagin/jendaurreko agerpen bat eginen dute, modalitate bakoitzari egokitzen zaion formatuan, urriaren 3tik 13ra bitarte.
Artistekin eta modalitate bakoitzeko epaimahaikideekin topaketa bat eginen da elkar ezagutu dezaten, proposamenak ezagutu ditzaten eta haien gainean solas dezaten. Ondoren, epaimahaiak sariak emanen ditu.
Urriaren 3tik eta 13ra bitartean, epaimahaiko kideek lantegiak eta prestakuntza jarduerak eginen dituzte Uharte Zentroan, hautaturiko pertsonendako.
Urriaren 19an, itxiera festa bat antolatuko da.
Argibide gehiago eta oinarri osoak
www.deporteyjuventudnavarra.es/es/encuentros-arte-joven-2019
Gazteriaren Zuzendariordetza. Yanguas y Miranda k., 27. zk., behea
Tel.: 848-423900 eta 848-427841.