“Iruñea Nola”, “Radio Reymi/Nola Critical Bass” eta “Maslow Industries” izan ziren Huarte Zentroko Postontzi Irekia deialdira aurkeztu ziren kolektiboak, bertan, garatutako proiektuen helburu nagusia komunitatera itzultzea izango da. Parte-hartzaileei proiektuak aurkezteko deitutako bileran erabaki zen hiru proiektuek betetzen zutela funtzio nagusia, eta bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu.
Máscaras Katanga
“Iruñea Nola” -ren proiektua Máscaras Katanga da, karibe kolonbiarreko pikosen estetikarekin metalezko tekno-maskara batzuk diseinatu, margotu eta muntatu nahi dituzte, Katanga soinu bozgorailu erraldoietan.
Radio Reymi Bike Sound Sistem
“Radio Reymi/Nola Critical Bass” Radio Reymi Bike Sound Sistem-ekin bizikleta bidezko FM irrati-sistema bat garatzen jarraitu dute. Seinalea emititzeko gai den bizikleta bat, bizikleten masa kritiko batek seinale hori jaso eta soinu-dispositibo desberdinetan anplifikatzeko asmoa du. Proiektuak irtenbide bat emango luke kolektiboen kaleko ekintzen, manifestazioen edo espazioko eskuhartzeen sonorizazioan, bozgorailu txiki askoren indarrak batzean.
San Marcos Diente de León Contexto Propio
“Maslow Industries” taldeak, 2019ko apirilaren 25ean, San Marcos egunean garatuko du San Marcos Diente de León Contexto Propio. “Talde motorrak”, Oskotzeko San Markos ermitan, erromeria/bilera/akelarre/topaketa bat egingo du. Horren bidez, “Contexto Propio” lan-taldea osatzeko eta esperientzia horretatik abiatzeko deia egingo du. Lan kolektiboan esperientzia duten edo izan duten inguru geografikoko eta intelektualeko agenteak bildu nahi ditu eta urte betez lanean aritzeko proposamena da.