Izenburua
Hau ez da katalogo bat
Egilea
Peio Basail Izcue - Fermín Jiménez Landa
Data
2019/03/30
Ordua
12:30ean
Sarrera
Librea
Norentzat
Publiko osoari zuzendua

2018an Arte plastikoen eta ikusikoen argitalpenerako laguntzak jaso zituzten lanen aurkezpena eta egileekin topaketa: Peio Basail Izcueren “Pancurnio, un libro sobre pantallas, fantasmas y arte contemporáneo” eta Fermín Jiménez Landaren “Es maravilloso estar aquí pero es maravilloso estar en cualquier parte” 

PANCURONIO. Un Libro sobre pantallas, fantasmas y arte contemporáneo (Peio Basail Izcue)

PANCURONIO irudiz eta testuz osatutako liburua da, argazki-liburu eta entsegu liburu baten arteko liburu bat, bertan irudia eta hitza elkar deika diardute, bata bestea gabe ezin funtzionatu geratzen dira. Aberrazio, burugabekeria edo gutizia bilduma bat da, jenio baten adimenetik urrun, pantaila bidez egunero eskaintzen zaizkigunak. Nahikoa da pixka bat adi egotea, antzeman eta testuingurutik isolatu eta hauen dimentsioaz jabetzeko hitz gutxiko elkarrizketan jarriz.

Heriotzara kondenatuak, eredu suizidak, bizi-itxaropen grafikoak, sortzen ari diren ezbeharrak. Arte garaikidearen mugak beren gain hartu eta, aldi berean, aurrera egiteko gaitasun txikia duten orri horietan nahasten dira sexua, heriotza eta bizitza. Kulturaren mamuak behin eta berriz azaltzen dira pantailetatik, gu beldurtu nahian, arteak ezkutalekura jolasten du eta edertasuna sortzeko harrapatzen saiatzen da. Baina, azkenaldian, ia beti, galdu du.

ES MARAVILLOSO ESTAR AQUÍ  PERO ES MARAVILLOSO ESTAR EN CUALQUIER PARTE (Fermín Jiménez Landa)

Argitalpena ikusizko saiakera bat  eta guztiz nahastuta, erreferente eta zirriborroak plano berean jarriz lan pertsonal askoren bilduma bat da. Zentzu berri bat sortu nahi da, zenbait obra esanahi berri bnatez doitu nahi da eta lan askoren zeharkako interesak azpimarratu nahi izan dira. Bloke baten gisa osatzen da, Nadja Quante komisarioarekin egindako elkarrizketa baten bidez, bitan zatitzan den amalgama bat da.

Argitalpenaren eta pieza baten izenburua Keith Richards-i esleitutako esaldi baten itzulpen ez oso zehatza da. Mundu zehar egindako bira bateko, kontzertu batean agurtzen hasi zen, eta une batez, nahasmen bat izan zuenekoa.

Hau ez da katalogo bat kartela PDFan


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.