Izenburua
Egoitza artistikoa
Data
3 hilabete, 2019ko maiatzaren 1a eta azaroaren 1aren artean.
Epea
Itxiera martxoaren 7an / 21era luzatu da

Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 21era luzatu da.

Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du, Nafarroarekin nolabaiteko lotura duen pertsona edo kolektibo batek, gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketaren datu bilketari jarraipena eman diezaion.

Ideia mapeo bat egitea da, bertan, artista sarea eta honen errealitatea islatu behar dira, dagoen informazioa bildu eta datu berriak jaso. Nafarroako artearen kartografia aktibatzeko prozesu bat da, beste azterketa batzuetan erabili ahal izateko tresna edo estrategien diseinu bat izan behar du.

Zentroko lan ildo hau duela bi urte abiatu zen eta proiektuaren zati bat, aurretik garatua dago. Agente artistikoen sarea ezagutzeko hirugarren fase honetan, aurkezten diren proiektuek Kamal proiekturen jarraipen bat izan beharko dute eta Nafarroako Agente Artiskoen inguruko datuak pilatzeko eremu-ikerketa garatzen jarraitu beharko dute, kontuan izanik ikerketak denbora eta baliabide aldetik egingarria izan behar duela.

Posible da, beharrezkoa ikusiz gero, inguruaren testuinguru historiko eta politikoa aztertzea. Lurraldea, geografikoa baino zabalagoa izatea ere posible da. Bai eta, artea, egiteko eta pentsatzeko praktika, akzio eta estrategia anitz gisa ulertu ere. Pertsona edo kolektibo bakoitzak metodologia propioa bilatu beharko du proiektua garatzeko.

Modu positiboan baloratuko da ikerketa hau garatzen duten pertsonek komunitatea partaide egitea eta datuen bilketa egiteko bide propioa bilatzea.

Bestalde, ikerketak aurrera egin ahala eta beharra sortu ahala, Uharte Zentroak Paula Carralero, Andrés Amat, Max Stein eta Federico Foderarok garatutako Kamal, Online tresna gainbegiratuko du.

 

NORI ZUZENDUA DAGO

Artearen historiatik, humanitateetatik, soziologiatik, filosofiatik, antropologiatik, eta antzeko diziplinetatik eratorritako pertsona edo kolektiboei zuzendua dago deialdia, Nafarroako sektore artistikoarekin harremana duen edo ez, eta honen ikerketa prozesuan murgildu nahi duenari.

 

ZER ESKAINTZEN DA

  • 3.000€ ordainsari kontzeptu gisa (zerga eta atxikipenak barne)
  • Lan egiteko lekua Uharte Zentroan, baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Uharte Zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: martxoaren 21ean.

Proiektu hautatua deialdiaren itxieratik hilabetera jakinaraziko da gehienez ere.

Egoitzaren iraupen aurreikusia: 3 hilabete, 2019ko maiatzaren 1a eta azaroaren 1aren artean.

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitate artistikoa
  • Proposamenaren eta gaiaren interesa deialdiaren proposamena oinarri eta Uharte Zentroaren lan ildoekin harremanetan.
  • Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomikoen eta egutegiaren aldetik.
  • Ikerketa zuzenduko duen pertsonaren edo duten pertsonen esperientzia-prestakuntza.
  • Proiektuak gertuko testuingurua partaide egiteko duen borondatea.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Izena emateko alboko barrako formularioa bete behar da. Bertan, gehienez 5mb dituen (Izena_abizena.pdf) PDF dokumentu bakarrean ondorengo informazioa gehitu behar da:

  • Motibazioa
  • Mapeorako eta informazio bilketarako estrategia proposamenak.
  • Proiektua ulertzen lagundu dezaketen eta proposamenarekin zerikusia duten beste material batzuk (bideoak baldin badira estekak jarri)
  • Kronograma edo aurreikusitako lan-egutegia
  • Parte-hartuko duten pertsonen biografia edo curriculuma.

Ez dira kontuan hartuko eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez duten proiektuak.

 

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:

  • Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
  • Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
  • Aurkeztutako proiektua eta garapena egileena izango da. Hala ere, mapeo honen helburua Nafarroako komunitate artistikoaren ikerketarako lagungarria izatea da, beraz, publikoaren eskura jarriko da lizentzia librearen izendapenarekin balizko ikerketetan erabilgarri izan dadin. Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan proiektuaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.

Zalantzarik baduzue edo informazio osagarria behar baduzue idatzi: coordinacion@centrohuarte.es helbidera.

2019ko Nafarroako Agente Artistikoen Mapeo deialdiaren oinarriak PDFan