Euskararen mugaz gaindiko lurraldean arte gaztea zabaltzeko Itzal Aktiboa sariaren 2018ko edizioan, Uharte Zentroko Habitación hau garatzeko hautatuak izan ziren Irati Inoriza (Balsameda, 1992) eta Natacha Sansoz (Carcasonne, 1981).
Artistek, sei astez bestearen praktikarekiko gerturatze bat proposatzen dute, beraien gorputzak espazio publikoarekin harremantzean hasten diren ardurak elkarbanatzeko.
Bi artisten arteko elkarrizketa
Beste gorputz batzuekin izandako esperientziek osatzen dute gure gorpuztasuna
De n’être rien et d’en faire une qualité que personne ne saurait nous ravir
Gorpuztasun sentimenean jazo ohi dira estimuen zirrarak
Home Street Home
Bestearen gorputza gure gorputzaren hedapen bizi baten gisa
Elle est l’incontrôlée qui tisse le lien comme s’il s’agissait d’un metier à métisser
Gorpuztasun garaikideen mutazioa
Cosmopolitique de l’hospitalité
Gure egungo gorpuztasuna
We occupy how we reside
- “Brodatu eta zopa esperimentalak” performance parte-hartzailera, otsailaren 15ean, 17:00etan
- Trans-Humus aurkezpen publikoa, otsailaren 15ean, 18:30ean info+
- Akanpada, otsailaren 16an, 11:30ean, Info gehiago
Habitación: Trans-humus kartela
Irati Inoriza Euskal Herriko Unibertsitatean Arte graduduna da (2015), eta bere ikasketak Tomas Rullerrek (Brno 2013-2014) zuzendutako Performance Estudion osatu zituen. Bere lana ikusizko entseguaren eta ekosistema artistikoen sorkuntzaren artean kokatzen da. Testuinguruarekin harremanean, lekua hartuz, aldaketan dagoen gizarte bateko indibiduoen sorkuntzan eta hauen identitatearen inguruko nozioetan jardun ohi du. Bere proiektuak, berehalako errealitate honekin elkarrizketan sortuak daude, testuinguru arautuen arteko eskuhartze artistikorako aukerak ezarriz.
Natacha Sansoz Arte ederretan diplomatua da Bordeleko Unibertsitatean (2005), bere praktika, lanean ari den lekuko testuinguruan eskuhartze zuzenean oinarritu ohi da. Asmo honekin, bere proiektuak mekanismo politiko, sozial eta ekonomikoak zalantzan jartzen ditu. Bere ikuspuntu artistikoa, komunitateetan proposatzen dituen ekintzen eta elkarlanen bidez elikatzen da, talde minorizatu edo kaltetuen integrazioa bilatzen duelarik
“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.