Risografian hastapena egiteko lantegia planteatzen du Sándwich Mixtok, aurretiko ezagutzarik izan gabe, teknika honen sekretuak ezagutu nahi dituen edonori zuzendu dago lantegia. Risografia, serigrafiaren eta fotokopiaren onena nahasten dituen teknika da, hiru egunetan egiteko planteatuta dagoen lantegian, sakonki ezagutuko da inprimaketa metodoa. Lehenengo egunean, teknikaren oinarriak ezagutuko dira, tintak, testurak eta paperak, bestalde, ikasle bakoitzak hurrengo egunetan landuko duen kolore gida osatuko du. Hurrengo bi egunetan, ikasle bakoitzak bere proiektua garatuko du. Komeni da buruan ideiaren bat ekartzea gero lantegian burutzeko. Norberaren lanaz gain, partaide guztien artean fanzine bat osatuko da eta ikasle bakoitzak kopia bat jasoko du.
VIRGINIA DE DIEGOREN INGURUAN
Virginia de Diego (Madril, 1983) artista, komisario eta diseinatzaile grafikoa da. Sandwich Mixto, formatu editorialaren eta grafikoaren esperimentazio guneko sortzaile eta zuzendari lana, bere sorkuntza artistikoarekin, ikerketekin eta irakasle lanarekin uztartzen du. Komisariotza lanekin lotuta, agerian uzten du ikerketa grina, bere “Arqueología y destrucción en las prácticas artísticas contemporáneas” doktore tesian ageri den bezala.