ELORRI IKASTETXE PUBLIKOKO HAUR HEZKUNTZAKO 2. MAILA

Ozeanoaren munduan murgiltzen gara, han sortzen diren soinuak, koloreak eta testurak arretaz aztertzen ditugu; baita han bizi diren izakiak ere… zer gertatuko litzateke arrain, olagarro edo itsas-izar bilakatuko bagina? Itsasoaren soinuak imitatzen ditugu material ezberdinez baliatuz eta itsas-orkestra bat inprobisatzen dugu Mursegoren Itsas Urpekarien Dantza abestia jotzeko.