Izenburua
El surco debe ser proporcional al goce
Egilea
Namorada kolektiboa
Data
2018/11/10
Ordua
12:30ean
Sarrera
Librea
Norentzat
Publico guztiarentzat

San Jose de Toro konbentuko egungo komunitateak sortutako, Santa Teresaren Bizilekuen inguruko antzar-jokoaren bertsio batean oinarritutako hitzaldia.

Jokoaren lehiakortasuna erabiliko da, maitasun garaikidean adituak diren hiru hizlarik hausnarketa egin dezaten auzi hauen inguruan: maitasun batasun mistikoa, desira, beste pertsonan uztea, esklusibotasun eza, etab.

Jokoaren zoriak eta jokalari bakoitzaren argudioen pisuak zehaztuko du ekitaldiaren iraupena. Partida bakoitza topaketa bakar bat da.

Ikusle bakoitza aske da espazioan zehar bueltaka ibiltzeko, nahi duenean alde egiteko edo ikuspuntua hautatzeko.

Bermuta eta mokadua egongo da partida espiritualizatzeko.

Aperitifak “El surco debe ser proporcional al goce” kartela


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:30ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.