Uharte Zentroko zuzendaritzak, Menorcako, Mercadaleko Baliabide Artistikoen Zentroan, III. Praktika Egokiak Ikusizko Arteetan Foroan parte hartuko du datozen egunotan. Associació d’Artistes Visuals de les Illes Balears AAVIB-k antolatutako foroa, Estatuko baliabide artistikoen zentro desberdinen esperientziak ezagutzera bideratua dago. Elisa Arteta, Oskia Urgarte eta Nerea de Diego gure zentroko zuzendariekin batera, Bartzelonako Hangar eta La Escoceseko ordezkariak, Kanaria Handiko Las Palmaseko La Regenta edo Palmako Casa Planas zentroko ordezkariak bilduko dira.