Izenburua
Sorginak
Egilea
Maia Villot, Bernard Hausseguy eta Béranger Laymond
Data
2018/10/29 - 2018/11/04

Ikerketa eta sorkuntzarako Maia Villot, Bernard Hausseguy eta Béranger Laymonden egoitza artistiko bat Azala espazioan.

Coop, Azala eta Uharte Zentroak elkarlanean sustatutako egoitza artistikoa da Sorginak. Bernard Hausseguy eta Béranger Laymond AKELARRE 1609 izeneko proiektu bat garatzen ari dira elkarrekin 2013 urteaz geroztik. Sabbataren edo akelarrearen ikonografia aztertzen duen ikerketa batean oinarritua dago, gaur egunera iritsi zaigun moduan: prozesuaren aktoreek zatikatua, interpretatua, epaitua, adierazia eta komertzializatua. Esamesek, gertaera baten leherkari duten indarrean interesa dute. Maia Villotekin batera, Delancre prozesuaren iturri historikotatik eta sorginkeriarekin zerikusia duten irudietatik (fantasiazko akelarrea, folklorea, eko-feminismoa…) abiatuz lanean ari dira hiru artistak.

 

Martxoaren 29tik, maiatzaren 5era,

EMEN HETAN
WITCHY BITCHY
DING DONG
IT’S SABBAT TIME,

egoitzak sortutako erakusketa, ikusgai egongo da Uharte Zentroan.

 

Maia Villot de Diego, Artista, liburu-saltzailea eta komisarioa da, besteak, beste. Bilbon bizi da.

Bere lana museo, galeria, antzerki, festibal eta arte zentro desberdinetan aurkeztu du, esaterako,  Tabakalera, Nafarroako Museoa, Uharte Zentroa, Rekalde Aretoa, Teatro Pradillo, Zarata Fest, Inmediaciones Festibala edo La Estrategia Doméstica. Azkeneko lanetan aipatzekoak dira BIDIMENSIONAL (“Ni denetan okerrena”, Nafarroako Museoan, 2017an), Lectura (“True in my body”, Tabakalera, 2016) eta Échale la culpa I, II y III (BAD Festibala, 2014). 

Isaak Erdoizarekin elkarlanean antolatzen du La Cosa en Casa, diziplina desberdinetako artistak gonbidatzen dira etxe-giroan haien lanak erakusteko.

Azkeneko hiru urteetan Tabakalera Taularako komisarioa izan da, Tabakalerako Zabaltzan (Donostia) udarako programazioan.

 

Bernard Hausseguy

Baionan 1963an jaioa

Biarritzen bizi eta lan egiten du

Saint Étienne Arte Ederretan lizentziatua da, Biarritzeko Ecole des Beaux-Arts de Biarritz, egun ESAPB-eko, sorrerako kide eta irakaslea da. Ikusizko artista gisara egindako bere lana ultra pequeño A kolektiboarekin batera hainbat erakusketan ikusgai egon da.

Atelier WYSIWYG-ko sustatzailea da. «What You See Is What You Get» “Ikusten duzuna da jasotzen duzuna” esaldia, softwarearen gertuko historiatik hartutakoa, sarrera gisa baliatu daiteke lantegi honen jatorria ezagutzeko: ikuspuntua, interfazea, egiazko efektua, formula magikoa, liluragarria, hezurmamitzailea eta des- hezurmamitzailea. Irudiaren gailuetan zentratuta, lantegiak, teknika digitalen historiaren, artearen munduak honen gain egindako ustiapenaren eta arte garaikidearen arazoekiko konfrontazioaren, identifikazio eta topaketa puntuak definitu nahi ditu.

 

Béranger Laymond

Pauen 1982an jaioa

Baionan bizi eta lan egiten du

Arte Ederretan lizentziatua da Nantesen 2006an.
Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartua da (Bel Ordianaire, Pau, Christian Gaillard Gallery, París, Basis, Frankfurt, Agencia de Capturas, Royan …)
Gutxituen inguruan dagoen kultura-energiatik hartzen du bere esparru lexikoa. Komunitate baztertuak, izan hauek gizartekoak edo artistikoak, kultura dominatzailerengandik at kode propioak asmatzera bultzatuak, errepertorio estetiko eta kritiko aberatsa dute, aktualitatea zalantzan jartzeko aproposa. Mikrokosmos instalazioak egiten ditu punka, beldurrezko pelikulak eta 70. hamarkadako B serieak inspirazio iturri hartuta. Etxe-aurre lauetan “bitxikeria aztoratzaile” bat zulatzen du eta xehetasun ziztatzaileen bidez, inkontziente kolektiboan durundatzen duten, fikziozko historiak, ipuinak edo pelikulak zabaltzen ditu.