Izenburua
L.I.D.A.R.= P. D. F+ (LIDAR= Paisaje Digital más allá de lo Fotográfico)
Egilea
JABIER VILLARREAL eta UNAI REQUEJO
Data
2019Ko maiatzaren 10etik, 12ra
Ordua
Maiatzak 10: 15:30etatik, 19:30etara. / Maiatzak 11 eta 12: 10:00etatik – 14:00etara.
Sarrera
Izen emate kuota: 15 €
Epea
Lantegia hasi baino hilabete lehenago irekiko da.
Norentzat
Edozein diziplinetako artistei, ikasleei, ikertzaileei, arkitektoei, ingeniariei, historialariei edo egiteko modu propioak aurkitu nahi dituen pertsonei zuzendua.

LIDAR (Laser Imaging Detection and Ranging) teknologia erabiltzen duten 3D eskanerrekin lan egiteko eta honekin egin daitezkeen lan grafikoetara gerturatzeko lantegia.  360º ko eskaneatzea egiten du gailu honek eta prezisio altuko puntuez osatzen du irudia. 140 metrora irits daiteke eta gertuko paisaia eta hiri paisaiak atzemateko aukera eskaintzen du.

Lantegiak, atzemateko teknologia honen aplikazio desberdinak ezagutzeko aukera emango du: arkitektura, zaharberritzea, arkeologia edo, marrazketa, bideogintza eta lente ondorengo argazkigintza erabilerak.

Begi teknologiko berriak, ikuspuntu garaikide berrientzat. 3D laser atzematea, ikusmen artifizial modu berri bat da, apika, argazkigintza eta bideogintzaren etorkizuna. Gehiago oraindik VR eta proposamen interaktiboentzat. Bestalde, lantegian sorkuntza praktika berritzaileak egingo dira atzemate digitalak, zehatzak eta ederrak eginez mundua miatzeko: objektu desberdinak, eraikinak eta inguruak. Datuak digitalki prozesatu eta gero, murgiltze esperientziak egingo dira errealitate birtualeko betaurrekoekin.

Lantegi hau EHUko arte ederretako fakultateko C4 Ikasgelaren eta Uharte Zentroaren elkarlanak ahalbidetu du.

 

JABIER VILLARREAL eta UNAI REQUEJOREN INGURUAN

Jabier Villarreak (Iruñea 1962) artista eta Multimedia Sorkuntzan eta Grafika Teknologikoan irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean. Plastikari aplilatutako Teknologia Berrietan aditua da. Bere lana, mota honetako zentroetan ikugai egonizan da: Visual Arts Museum of New York (USA- 1994), Downey Museum of California (USA- 1995), Indiana University Northwest (USA- 2007), International Art Fair, Hangzhou (China- 2014).

Unai Requejo (Santurtzi, 1982) artista eta Euskal Herriko Unibertsitateko rte Ederren fakultateko irakaslea da, eta doktorea gertaera artistikoan jolasaren inguruko tesi batekin. Batez ere, bideoarekin, argazkiarekin eta marrazketarekin lan egiten du, bai eta soinua eta musikarekin ere, guztiek bat egiten dute bideojokoen sorkuntzan edo autoedizio grafikoan.