Sol y Sombra kontrako bi sustantziaz osaturiko edabe bizigarri bat da, baikortasun dosi bakoitzeko, hostia txar kantitate bera jartzen dugu. Emaitza satira da, edariaren berezko izen petoa.
Lehenego tragoa ematean ez da deus gertatzen; baina bigarrenarekin, forma gabeko masa bat, ateraldi zentzugabeak dantzan hasten dira gure inguruan. Aulkitik ez erortzeko ahaleginean, horietako batzuei heldu eta materializatu egiten ditugu merkatuko produktu eginez.
Gure asmoa varieté objektuen enpresa bat jartzea da, erreferentzia gisa hartuz inguruan ditugun kontsumorako produktuak eta hauen publiko irismen taktikak.
Íñigo Cabezafuegoren eta Beatriz Sánchezez enpresa ugalkorrak guztia hartzen du bere baitan, izan ere, prototipo ideiatik landuko ditu bere produktuak. Propaganda estetika eraiki ahal izateko aitzakia txar bat da.
Proiektutik hainbat formatu jaioko dira, esaterako, objektu manipulatuak, irudiak, bideoak, izenburuak, animazioak, abestiak.
Proiektuaren aurkezpen publikoa, azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean.