948 Merkatuaren harira, sortzaileak eta artistak profesionalizatzeko bi lantegi antolatu dira Uharte Zentroan
- BETEBEHAR LEGALAK, FISKALAK ETA ZERGEI DAGOZKIONAK
Azaroaren 5etik, 7ra
16:00etatik – 19:00etara
Eva Moraga. Por & Para asesoría
Lantegiaren deskribapena: Ikasi zure kontuak kudeatzen, zure altak aurkezten, zerga adierazpenak egiten eta betebehar legalak, fiskalak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izaten. Aurrekontuak, fakturak, kontuak, zergak, autonomoak.
- DOSIER ON BAT NOLA PRESTATU
Azaroak 12 eta 13
16:00etatik – 19:00etara
Mikel Cabrerizo / Lara Molina
Lantegiaren deskribapena: Lantegi praktiko honetan, zure lana eta proiektu artistikoak hedatzeko tresna gisa landuko dugu dosierra. Artistaren dosierra, artearen munduko profesionalei zure lana erakusteko tresnarik garrantzitsuenetako da. Lantegi honek, zure lana, instituzioetan, deialdietan, sarietan, festibaletan etab. nola aurkeztu erakutsiko du.
Izen ematea eta kuotak
Bete formularioa izen-emateko. Erantzun postan ordainketa egiteko azalpenak eskainiko dira. Tokia ordainketa egitean gordeko da. Gehienez 15 lagun lantegi bakoitzeko.
Izen ematea azaroaren 2an itxiko da edo, hala balitz, lekuak betetzean.
- Betebehar legalak, fiskalak eta zergei dagozkionak (15 euro)
- Dosier on bat nola prestatu (10 euro)
948 MERKATUAren INGURUAN
948 merkatua, Nafarroako arteen merkatua, arteen merkatu estrategiko profesionala da. Lehen edizioa Iruñean (Nafarroa) izan zen 2017ko azaroaren 15ean eta 16an. Aurten, azaroaren 21etik, 23ra burutuko da.