Instituzioa, bere zentzuetako batek dioen moduan, ezarrita dagoen hura da. Eta kultura instituzioa ez da salbuespen bat, nahiz eta, gizartea kritikoki ebaluatzeko behar den hura eskuragarri jarri beharko lukeen arren. Ezarritakoaren parte da eta Boterea legitimatu eta iraunarazteko erabiltzen den medioetako bat da. Horrek esan nahi du, gure museo eta arte zentroetan hain errotua dagoen erakusketa gunea, Botereak sostengatua dela. Hemen kontraesan edo gatazka batekin egiten dugu topo. Botereak egin dezakeen guztia egingo du, eta asko da egin dezakeena, instituzio horien bidez egiten denak, berau bermatu dezan, baldintza izanik, egiten den horrek ez dezan ezertan eragotzi.
Posible da ezarritakoarekin lan egitea instituzio idealarekin identifikatu gabe? Paradoxa dirudien arren, agian, instituzioaren idealen aurka xehetasuna ezartzeko bidea, hauek dagokion lekuan kokatzea izan daiteke, hau da, instituzioa baztertu eta era berean erabili.
NÚRIA GÜELLEN INGURUAN
Nuria Güellen jatorrizko motibazioa indar politikoak aurrez aurre jartzea da, alderaketa horretan, fokoz kanpo zeuden gizarte errealitateak agerian geratu edo askatu daitezen. Asmo horrekin tratatzen ditu subjektu politikoak, identitateak, gorputzak, legeak, agindu moralak… baita bera ere. Nuriak oso sustraituak dauden jarrerekin eta identifikazioekin lan egiten du kontraesanak eta sozialki adostutako kausak agerian uzteko, horrela, gizarte bezala modu kritiko batean birpentsatzeko.
Bere lana ikusgai egon da Europa, Latinoamerika, karibe, Ekialde Ertaina eta Estatua Batuetako biurtekotan, museotan eta autogestionatutako zentroetan.