Izenburua
Paisaiaren memoria
Egilea
Jon Cazenave
Data
Azaroak 16 - 18
Ordua
15:30 - 19:30
Sarrera
Izen emate kuota: 15 €
Epea
Azaroak 12 arte

Lantegi honek paisaia gure biografiari estuki lotutako argazki subjektu gisa planteatzen du: irudiekin kartografiatzen dugu inguratzen gaituen mundua gure testuingurua ulertzeko eta horrela zer garen definitzen dugu. Lurralde baten argazkiak egitearen ekintzarekin, gure identitatearen mapa bat egiteko helburua duen bide bat abiatzen dugu, horrela, gurea den eta esanahia ematen digun ikusizko imaginario bat egituratzen dugu.

Premisa honetatik abiatuz, lantegiak partekatutako gune bat sortzea bilatzen du, bertan, irudien bidez hainbat aipuren inguruan hausnartzeko, memoria indibiduala eta kolektiboa, paisaiaren osagai fisiko eta espirituala, isiltasuna edo ekintzaren garrantzia argazkigintza prozesuan kontzientzia hartzeko ekintza jarraian.

Sorkuntza proiektu baten bidez eta oinarrian ikusizko terminoak erabiliz, norberaren eta inguratzen duen munduaren ulermen sakonagoaren beharra sentitzen duen edozein pertsonari zuzendua dago lantegia.

 

JON CAZENAVEREN INGURUAN

Euskal Herrian, 1978an. Jon Cazenave barruko izaera duen ikuspuntu antropologiko batetik gerturatzen da argazkigintzara, hortik, sorkuntza garaikideari antzinako ikur eta sinboloak dituen lengoaia bat garatzeko. Bere lana artea lantzen duten instituzioetan erakutsia izan da,esaterako, Canal de Isabel II fundazioa(Espainia), Guangdong Museum of Art (Txina), Museum Belvédère (Holanda), Fotomuseum Antwerp (Belgika), CaixaForum (Espaina) o Jorge Oteiza Museoa fundazioa. Nazioarteko hainbat jaialditan parte harte du, aipagarrienak izanik: Les Rencontres de la Photographie d´Arles (Frantzia), Noorderlicht (Holanda), Photoespaña (Espainia) o Tokyo International Photography Festival (Japonia).

 

ZERO AZPITIK PROGRAMAREN EGITARUA