2016az geroztik Aimar Arriola “Zer da gainazalarekin egitea?” galderari gerturatzeak proposatzen ari da. Galdera hau, espekulatzailea eta zehatza da era berean, gauzekin, hauen ustezko esanahiek ezkutatzen dutenetik haratago harremantzera gonbidatzen du. Oraingo honetan, Arriolak, galdera hori “liburua” objektuaren inguruan egitea proposatzen du.
Jacques Derrida filosofoak liburuaren etorkizunaren inguruan hausnartzen duen bitartean –‘etortzeko dagoen liburua-, lantegi hau jada hemen dauden liburuekin arduratuko da. Arriolaren liburua objektuarekiko interesean auzi teorikoak eta autobiografikoak ageri dira. Esperientzia pertsonalean Aimar Arriolak azaltzen du liburuarekin izandako harremana teknikoa eta materiala izan zela literarioa baino lehen. Apika, leku horretatik sortzen da galdera sorta: zer “gauza” da liburua? Zertaz mintzo da inprimatutako argitalpen bat irakurketaz haratago? Zerbait argitaratzean, zer azaleratzen dena?
Lantegia, hurrrengo gaietan interesa duen edonori zuzendua da: edizioa, argitalpena, liburua erakusketa gisa, diseinu grafikoa, inprimaketa praktikak edo artxiboa eta liburutegia liburu-habitat gisa. Lantegia erantzukizun partekaturako espacio baten modura planteatzen da eta partaide guztien interesen arabera egituratuko da.
AIMAR ARRIOLAREN INGURUAN
Aimar Arriolak artean eta ikusizko kulturan komisario, editore eta ikerle gisa lan egiten du. Proiektu propioak garatu ditu, bai eta enkarguz, museo eta arte zentroetarako. Beste ekimen batzuen artean, Album plataforma editorialaren sorreran aritua da, inprimatutako argitalpenen ekoizpena edo sozializazioa helburu, Euskal Autonomia Erkidegoan duelarik egoitza. The Against Nature Journal-eko editore nagusia da – Pariseko Councilek abiatutako artea eta legearen inguruko proiektua- eta Goldsmiths Ikusizko Kultura Sailerako (2014/18) doktore izateko hautagaia da. Nancy Garín eta Linda Valdésekin batera Anarchivo sida epe luzeko proiektua garatzen du.
Zero Azpitik programaren egitaraua
IMAGEN
Erloju orratzen norabidean: Album # 3 – Duen Sacchi, Ficciones patógenas, 2018, ilustrazioa; Album # 4 – Aimar Pérez Galí, Lo tocante, 2018, ilustrazioa; Aimar Arriola & Jeleton, Jornadas Eremuak: editar, producir, programar, 2013, bidero erregistroaren stilla; Album # 1 – Style As Resistance, 2011, argitalpen fisikoaren argazkia (Ferran ElOtroren diseinua); Album # 2 – Antonio Gagliano, El espíritu del siglo XX, 2014, ilustrazioa.