Hurrengo hilabete osoan zehar Aizpea de Atxa, Maitane Azparren, Irene Holguin eta Iosune Sarasate artista gazteak haien proiektuak garatzen izango ditugu Uharte Zentroan. Egoitza artistiko hauek Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Instituarekin elkarlanean sustatuak izan dira.
Aizpea de Atxa, Gorputzak. Hiru dimentsioetakoak diruditen bi dimentsiotako marrazkiekin lan egiten du, haien arteko desberdintasunei erreparatzen direlarik.
Op artetik (obra ez figuratiboak, lineak, formak eta koloreak mugimendu, espazio eta argi ilusioak sortzeko gisa ulertuta) haratago. Bere proiektuan irudi hauek espazioarekin duten harremanen inguruan lan egiten du, kontuan izanik irudiaren eta atzealdearen arteko konexioa.
Maitane Azparren, Je Suis Désolé. Je Suis Désolé inskripzioa duen buruko bat eta bordatutako gasaren kontrako maskara arrosa bat dira. Elkartuak, instazioaren bi pieza nagusiak dira, honek, pertsonen zailtasun emozionalak gauean, loaldia eta esna-aldiaren artean gauean areagotzen diren garaiak irudikatu nahi ditu. Buruko inskripzioak barkamen esaldia da, hitzez hitz itzulia “atsekabeturik nago”, bien bitartean gasaren aurkako maskara, babeserako elementu pasibo bat da, laguntzarako, bordatu batzuen bidez pertsonaren zirkulu intimoena irudikatu nahi duelarik.
Irene Holguin, La Fotonovela, nuevos modelos de mujer durante el tardofranquismo. Espainian 60-70 hamarkadetan emakumearekiko harremanean ikusizko kultura eta imajinarioa aztertzen ditu. Garaian argazki nobelak izan zuen difusio zabalak ez zuen emakume modelo berrien kontakizunean aldaketarik ekarri, nahiz eta hauek, kontsumo gizartera eta argazki bidezko irudira ohitu behar izan zuten. Proiektu honek frankismo berantiarra eta egungo ikusizko kulturaren lotunek aztertzen ditu.
Iosune Sarasate, Muga. Muga kontzeptuaren inguruko ikerketa bat planteatzen du proiektuak, kontzeptuaren konnotazioak eta anbibalentziak eta sortzen dituen erreakzio eta efektuak.
Material luminikoekin, luminiszenteekin eta transluzidoekin esperimentatuko du mugalerroak islatzeko, honek lurraldean mugaren iraunkortasuna ikertzea eta definitzea ahalbidetuko dio, mugak inguratzen dituen subjektuak eta kanpoan geratzen direnen arteko desberdintasunak markatuz.