Izenburua
A3
Epea
2018ko irailaren 1etik 30 arte
Norentzat
Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta

Hezkuntza formalaren barneko edozein hezkuntza mailatara zabalik dagoen deialdia da. Bere helburua hezkuntza arloaren eta arlo artistikoaren arteko ezagutza trukea sortzea da, biak ala biak aberasteko bidea emango duena.

NORENTZAT

Ondokoa lortu nahi duten Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat:

  • Beren curriculum edukiei begirada bat ematea arte garaikidetik;
  • Esperientzia estetiko bat bizitzea, erakunde artistiko batekin elkarlanean;
  • Ezagutzara hurbiltzeko eta hura eraikitzeko beste modu batzuk ikertzea.

ZER ESKAINTZEN DA

Talde bakoitzeko 4 lan-saio hartzen dituen proiektu bat da.

  • Aurreneko saioa irakaslearen eta Uharte Zentroko hezitzailearen arteko bilera bat da. Zehazki, proiektuaren helburu zehatzak eta hurrengo saioen datak ezarriko dira bileran.
  • Ikasgelan saio bat egingo da Uharte Zentroko hezitzailearen kontu. Gaiaren, proposamenaren edo prozesuaren sarrera egingo zaie ikasleei, irudien irakurketaren, ekintza bat egitearen edo tailer txiki baten bidez.
  • Uharte Zentroan saio bat egingo da, proiektu zehatzerako aukeratutako tokiko artista baten kontu.
  • Azken saioa ikasgelan egingo da, eta bertan, kasu bakoitzaren arabera, taldeak proiektuari jarraipena ematea edo ez planteatuko da.

IZEN-EMATEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

Ikasturte bakoitzeko, gehienez ere, 30 talde hartuko dira.

Hautaketa hurrengo irizpideen arabera egingo da:

  • Izena emateko ordena eta formularioa zuzen betetzearen arabera.
  • Aurreko deialdian, 2017-18koan, parte hartu EZ zuten ikastetxeek izango dute lehentasuna.
  • Ezin izango du ikastetxe bakoitzeko maila bat baino gehiagok parte hartu.
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez 4 talde onartuko dira.