Izenburua
Por favor, no me abandones
Egilea
María Sánchez
Data
2018/07/17 - 2018/08/07

María Sánchez da Hazitegia, Oteiza Museoak eta Uharte Zentroak gartzen duten egoitza artistikoaren bigarren deialdia egingo duen artista uztailaren 17a eta abuztuaren 7a bitartean. Programak Jorge Oteizaren pentsamentu estetikoaren inguruan ekoizpen artistikoa sustatu nahi du.  María Sánchez artistak  egingo duen proiektuak zera garatzea espero du: “Ikerketa esperimental bat, objektiboa, hotza, inpertsonala, inongo liluragarritasun nahirik gabea, azaleko intentziorik gabea, originala edo harrigarria suertatzeko asmo gabea”.

“Iaz, obraren ekoizpena uzten duten artisten inguruan burutzen ari nintzen ikerketa utzi nuen. Orain egin nituen hipotesi, helburu eta idatzi laburrak berrikustean, galdera hauek egiten nituela ikusi dut: Zein dira artista bat egiten ari den hori uztera eraman ohi duten zergatiak? Zergatik uzten da obra? Eta modu saihestezinean nire sentimenduak galdera berarekin lotzen nituen: Egiteari utziko ote diot noizbait? Egiten ez badut artista ez naizela esan nahi du? Tira! Esan nuen nik, hau nire beldur pertsonala da, betidanik lagun izan dudana eta egoitza honetan lan egiteko abiapuntua.”

Bestalde, Oteiza Museoan, uztailaren 27an, goizeko 11:00etan, Hazitegia 2017an Karlos Martínez B. eta Javier Arbizuk sortutako ekoizpenaren erakusketa inauguratuko da.