Chico Trópico datozen egunotan, La C.O.S.Aren laguntzaz Uharte Zentroan garatuko den soinu egoitza bat da. La C.O.S.A. (Centro Organizado de Sonido Ambulante) grabazio eta esperimentaziorako gertuko estazio mugikorra da, herritarren zerbitzura jarritako soinu sistema ibiltari bat.
La C.O.S.A.-k kultura karrikara atera nahi du, bizitza publikoan elkarbizitza gune berritzaileak sortu eta kultura komunitarioa ikustarazi nahi ditu soinu eta musika esperimentazioa landuz.
Helburu hauekin sortzen da Soinu Kanpina proiektua, Iruñerriako hainbat karriketan ekintzak eta bi astetako postprodukzio lanak hartzen ditu bere baitan. Karriketan grabatutako emaitzak, Uharte Zentroan ekainaren 9ko Aperitifak saioan aurkeztuko dira.
Kanpinaren ideiarekin jolasean ibiliko gara, La C.O.S.A. zentro gisa hartuta: grabaketa estudio bat den karabanaz baliatuz eta aukeratutako plazan zabaldutako kanpineko aulkietan herritarrak parte hartzera gonbidatuz, hiri instalazio bat eginen dugu.
Soinu kanpinaren hitzorduak
- Maiatzak 25: Berriozarko Emauseko trapuketarietan kanpina, ordua konfirmatzeke.
- Maiatzak 26: Berriozarko egunean kanpina, 11:00-14:00 eta 15:00-20:00
- Maiatzak 27: Mendillorriko kanpina, 11:00 -14:30 eta 17:00-20:00.
- Ekainak 7: VACAko irakasleei formakuntza Uharte Zentroan
- Ekainak 9, 12:30: Aperitifak Uharte Zentroan
Egoitzan ekoiztutako artxiboetara estekak:
Chico trópico soinu kanpineko kartela