Uharte Zentroak egoitza bat eskaintzen du, Nafarroarekin nolabaiteko lotura duen pertsona edo kolektibo batek, gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketari jarraipena eman diezaion.
Ideia mapeo bat egitea da, bertan, artista sarea eta honen errealitatea islatu behar dira, dagoen informazioa bildu eta datu berriak jaso. Nafarroako artearen kartografia aktibatzeko prozesu bat da, beste azterketa batzuetan erabili ahal izateko tresna edo estrategien diseinu bat izan behar du.
Zentroko lan ildo hau iaz abiatu zen Mireya Martín Larumbe eta Sofía Albero Verdúk garatutako Geodesia proiektuarekin.
Agente artistikoen sarea ezagutzeko bigarren fase honetan, aurkeztutako proiektuek Geodesia proiektua hartu ahal izanen duten oinarri (zati bat edo osorik) eta garatu nahi den ikerketaren norabide berria zehaztu ahal izanen dute, kontuan izanik, proiektua denboran eta baliabide aldetik egingarria izan behar duela. Bukaeran memoria bat aurkeztu beharko da.
Posible da, beharrezkoa ikusiz gero, inguruaren testuinguru historiko eta politikoa aztertzea. Lurraldea, geografikoa baino zabalagoa izatea ere posible da. Bai eta, artea, egiteko eta pentsatzeko praktika, akzio eta estrategia anitz gisa ulertu ere. Pertsona edo kolektibo bakoitzak metodologia propioa bilatu beharko du proiektua garatzeko.
Pertsona edo kolektibo bakoitzak proiektua, erabakitako ikuspegiaren arabera garatzeko metodologiarik egokiena aurkitu beharko du. Gainera, informazioa eskuragai egin eta etorkizuneko beste ikerketa batzuetan erabilgarria egiteko, informazioaren adierazpena nola egin aztertu beharko dute partaideek. Geodesiako bukaerako ekoizpenean Txo!? artistak garatutako lan tresna erabili ahal izanen da edo beste berri bat sortu.
Bestalde, ikerketa hau sorkuntza prozesu gisa ere ulertzen da mapa eta komunitate artistiko ikusmoldeak zabaltze aldera eta, miaketa teoriko-praktiko bilakatze aldera, ezarri edo legitimatutako metodologia batera itxi gabe, ez eta antzeman daitekeen bitarteko edo lengoaia batera itxita. Beste hitz batzuekin esanda, Uharte Zentrotik ikerketa hau garatzen duten pertsonak bertan murgildu daitezen eta komunitatea partaide egitera animatu nahi ditugu, bai eta tokiko lurralde artistikoa mapeatzeko bide propioa aurkitzera bultzatu.
Uhate Zentroak prozesuaren etengabeko jarraipena egingo du. Erreferentzia gisa balio dezaketen ekimen batzuk jarraian (Geodesia proiektuan gehiago ageri dira):
– Mekarteak ikerketa taldea: https://mekarteak.wordpress.com/2017/10/19/contenidos-publicacion
– Okela: http://www.okela.org/eu/sarea
– Erreakzioa-Reacción kolektiboaren Hemen eta orain: http://www.wiki-historias.org/sites/default/files/Hemen%20eta%20Orain%21_0.pdf
Mapeo kontzeptua plantetzen duten testu batzuk:
– Farinelli, Franco “Del mapa al laberinto” Icaria ed. 2013
– Harmon, Katharine “Map as art: Contemporary artists explore cartography” Princeton Architectural press, 2010
– Ingold, Tim “Lineas: Una breve historia” Gedisa, 2015
– Massey, Doreen “Un sentido global del lugar” Icaria ed. 2012
-Latour, Bruno y Hermant, Emilie. “Esas redes que la razón ignora: laboratorios, bibliotecas, colecciones”. 1999
Ekainean Hillel Schwartz eta Xabi Erkiziak Uharte Zentroan eskainiko duten “La línea es el engaño” lantegira joatea ere gomendatzen dugu, bertan soinu mapeo bat egingo da, eta agian ikerketari lehen bultzada bat emateko balio dezak honek.
NORI ZUZENDUA DAGO
- Nafarroako sektore artistikoarekin harremanetan dauden pertsonei eta beronen inguruko ikerketa prozesu batean murgildu nahi dutenei.
- Soziologia edo antzeko alorretatik datozen eta mappeo metodologiak ezagutzen dituzten pertsonak ere ongi etorriak izango dira, nahiz eta inguru artistikoa gertutik ez ezagutu.
ZER ESKAINTZEN DA
- 2.000€ ekoizpenerako
- 3.000€ ordainsari kontzeptu gisa
- Lan egiteko lekua Uharte Zentroan, baliabide tekniko eta teknologikoak barne. Uharte
- Zentroko lantaldearen jarraipena eta aholkularitza.
DATAK
- Deialdiaren itxiera: maiatzaren 25a
- Aukeratutako proiektuaren jakinarazpena: Ekainaren 1a
- Maperoaren aurkezpena: azaroak 1.
BALIOZTAPEN IRIZPIDEAK
- Proiektuaren oinarrien diskurtsoaren sendotasuna.
- Proiektuaren bideragarritasuna eta egingarritasuna.
- Denbora eta bitartekoen efizientzia.
- Ikerketa zuzentzen duten pertsonen esperientzia/kualifikazioa.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Bete gure webguneko formularioa eta atxiki proiektuaren txostena 2018ko maiatzaren 25a baino lehen.
Txostenak atal hauek izan beharko ditu (irudiak ere izan ditzake):
- Proiektuaren laburpena
- Partaideen biografia
- Proiektuaren lan ildorako parametro eta baloreak
- Objektiboak
- Garatuko diren akzioak
- Metodologia
- Kronograma orientagarria
- Aurrekontu orientagarria
EGILETZA ESKUBIDEAK
Aurkeztutako proiektua eta garapena egileena izango da. Hala ere, mapeo honen helburua Nafarroako komunitate artistikoaren ikerketarako lagungarria izatea da, beraz, publikoaren eskura jarriko da lizentzia librearen izendapenarekin balizko ikerketetan erabilgarri izan dadin.
Nafarroako agente artistikoen mapeoa – oinarrriak PDFan