Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa saria eskaintzen du.
2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio. Aurkezteko epea 2018ko uztailaren 15ean amaituko da.
Itzal Aktiboa elkarteak artista finalisten obrekin erakusketa kolektibo bat antolatuko du Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegiko goialdeko aretoan 2018ko urrian.
Sariaren irabazlea erakusketak irauten duen bitartean plazaratuko da ekitaldi batean.
Era berean, artistetako bi, Uharte Zentroan egoitza bat garatzera gonbidatuak izango dira eta beste bat Lanzaroteko Nautilus artista egitzan.
Itzal Aktiboa 2018 oinarriak PDFan
Informazio osagarria: