Izenburua
Work In Process
Data
Urtarrilak 31 eta otsailak 1 eta 2

Collaborative Arts Partnership Programme CAPP elkarlanerako artearen edo arte kolaboratiboaren inguruan aritzen den sare europarra da, sare honen parte da Hablarenarte, estatu espainiarreko kide bakarra, era berean, Hablarenartek osatutako sarearen baitan biltzen dira, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Medialab Prado, AcVIC eta Tabakalera. Urtarrilaren 31n, eta otsailaren 1 eta 2an, Medialab Prado Madrid egoitzan, Work In Process festibala ospatu zen, CAPP sare internazionaleko kideen topaketa bat.

Uharte Zentroko zuzendaritzak eta Enter This eta Orekari kolektiboko kideek, #artekolaboratiboko 70 agentetik gora bildu zituen festibalean parte hartu zuten.

Festibalean aurkeztu ziren proiektuen artean, Enter This eta Orekarik Uharte Zentroak eskainitako egoitzan garatutako “Edukiontzia birpentsatzen” proiektua egon zen .

Hablarenartek ekoiztutako elkarlanerako praktiken inguruko “Glosario Imposible” ere aurkeztu zen, esteka honetan eskuragarri dago.

Festibalaren inguruko informazio gehiago esteka honetan.