Izenburua
Moldeen eta erreproduzkioen lantegia. Irakasleendako formakuntza deialdia
Egilea
Javier Murillo
Data
2018ko martxoak 5, 6, 12, 13, 20 eta 21
Ordua
17:00etatik, 19:30era
Sarrera
ILZ-n izena emanda
Norentzat
Irakaseleei edo interesa duen edonori zuzendua

Moldeak sortzeko harremanetan dauden teknikak garatzeko, ezinbestekoa da eskuekin lan egiteko trebetasuna, trebetasun espazialak eta kognitiboak izatea.

Nafarroako edozein etapetako irakasleei zuzendutako ikastaro honetan, errealitatea behatzea, zatitzea, irudikatzea, erreproduzitzea, eraldatzea… nahi da. Moldeak sortzeko tekniken bidez, berez ikasteko estrategiak direnak ikasiko dira.

Irakasleek teknika hauek erabilita, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aberastu ditzakete, izan ere baliabide hauek hainbat ikaskuntza eremurekin lotu daitezke, arte plastikoekin ez, ezik, gizarte eta natur zientziekin ere bai.

 

Metodologia:

Saioek izaera praktikoa izango dute.

Lantegi honetan, moldeak husteko teknika desberdinak jarriko dira praktikan.

Gehienbat, eskuragai dauden materialak eta balio baxukoak erabiliko dira, besteak, beste, kartoia, igeltsua, plastilina edo buztina sorkuntza prozesuak modu errazean ikasgelara eraman ahal izateko. Sukaldaritzan erabili daitezken silikonazko pieza txiki batzuk ere eginen dira

Ez da behar aurrezagutzarik izatea. Proposatzen diren ariketak hezkuntza maila desberdinetara egokitu daitezke ikasgelan erabiltzeko.

 

Lekua: Uharteko Arte Garaikide Zentroa

Datak: Martxoak 5, 6, 12, 13, 20 eta 21

Orduak: 17:00etatik, 19:30era

Iraupena: 15 orduko ziurtagiria eginen da

Hizkuntza: Gaztelera

Plaza kopurua: 15, gutxieneko partaide kopurua, 8

 

Izen emateak aurki egonen dira prest ILZ-ko webgunean, bien bitartean, edozein zalantza zuduelarik idatzi, educacion@centrohuarte.es helbidera

 

Javier Murilloren inguruan

Duela 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, fauna basatiaren deskribapen lana egin ohi du naturalista baten ikuspuntutik garatutako animalien erreprodukzioekin. Bere obra, hezkuntza eta dibulgazioari begira garatua da, batik bat, modelatze teknikan oinarritzen delarik. Moldeak egiteko eta hustuketa tekniken eta materialen inguruko esperientzia zabala du, bai material klasikoak erabiliz, igeltsua, buztina, kartoia, edo material mota berriagoak erabiliz silikonak, poliesterra, erretxina, argizariak, etab