Izenburua
Geodesia
Egilea
SOFÍA ALBERO VERDÚ - MIREYA MARTÍN LARUMBE
Data
2018/02/10
Ordua
12:00
Sarrera
Librea

Sofía Albero Verdú eta Mireya Martín Larumbek zuzenduko duten Aperitifak honetan Geodesia proiektuan egindako ikerketa prozesua eta jasotako emaitzak azalduko dituzte.
Geodesia, Nafarroako Foru Erkidegoan egiten ari den agente artistikoen lehenengo mapeoaren izena da, eta helburu horrekin, Uharteko Arte Garaikide Zentroak deitutako egoitza batean garatua izan da.

Bestalde, saio honetan, proiektuaren ezinbesteko zatia den obra, mapari forma ematen diona, aurkeztuko zaio publikoari. Jatorrizko obraren sortzailea, Martín Etxauri Saenz de Murieta, Txo!? da, izan ere, Sofia eta Mireyak, ikus-entzunezko artista eta ikertzailearen laguntza izan dute prozesuan.

Mireya Martín Larumberen inguruan (Iruñea, 1980) artista bisuala, Arte Ederretan Lizentziatua, Generoan aditua, Soziologian masterra du eta master amaierako lana Ikusizko eta genero soziologian egin zuen. Irakasle lanak, artearen eta kulturaren sektoreko lanarekin uztartzen du, sorkuntza artistikoko proiektu pertsonal eta kolektiboak garatzen ditu, ekoizpen lanak, komisariotzak, didaktika, kudeaketa eta proiektuen koordinazioa. Horien artean nabarmentzekoa da artea, kultura garaikidea eta feminismoaren inguruko Fuerza Electro Motriz Festibala edo Parisen antolatzen den COLESP performance taldea. 2018an Pariseko Cité Internationale des Arts-en garatuko du bere proiektu pertsonala.

Sofía Albero Verdúren inguruan (Alcoy, 1985). Artearen historian lizentziatua, Ikusizko arteetan eta hezkuntzan masterra eta Nafarroako Unibertsitate Publikotik Artea eta humanitateetan Doktorea. APAC (Acción Y Promoción De Arte Contemporáneo) kolektiboko kidea da, bertan, arte eta kultura proiektuen komisariotzak garatzen ditu, tartean, FEM Festibala (Fuerza Electro Motriz). Egun ikertzen dituen gaiak: museoen inguruko hezkuntza, bitartekotza eta genero ikuspegia. Inguru museistikoetan bitartekari lan egiten du.

GEODESIA APERITIFAK KARTELA


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den aisialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpialdean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.