Izenburua
GRAFIKA FEMINISTAK
Egilea
Maite Garbayo Maeztu / Andre Mari Kolektiboa / Zaloa Basabe
Data
2017/12/16
Ordua
12:00 -14:00
Sarrera
Librea

1976 urtean, diktadorea hil eta gero, 350 emakumek Estatu espainiarreko gartzeletan preso jarraitzen zuten delitu espezifikoen baitan (abortoa, adulterioa eta prostituzioa). Emakumeen delitu espezifikoen aministia eskaera, mugimendu feministaren hasierako kanpainetako bat izan zen, kanpainaren ekintzek eta aldarrikapenek Trantsizioarenagenda politikoan eragina izan zuten, legedia, matxista eta zaharkitua, berrikustea eragin zuten

Aperitifak honetan, mugimendu feministaren historian ibilbide bat proposatzen dugu ekoizpen estetikotik abiatuz (kartelak, pegatak…) Zaloa Basabek, Andre Mari Kolektiboak egindako karteletan eta Maite Garbaiok egindako ikerketa baten inguruan gidatuko gaitu.

 

  1. Juncal Ballestín artistak Por una sexualidad libre para la mujer kanpainarako egindako kartela (1977)

APERITIFAK KARTELA


Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den asialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpikaldean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.