Izenburua
GEODESIA. NAFARROAKO KARTOGRAFIA ARTISTIKO BATERAKO
Egilea
MIREYA MARTÍN LARUMBE ETA SOFÍA ALBERO VERDÚ
Data
2017/11/17
Ordua
18:00etan
Sarrera
Librea
Norentzat
Interesa duen orori

Huarteko Arte Garaikideko Zentrotik, Mireya Martín Larumbe eta Sofía Albero Verdú, ikerketa proiektu bat garatzen ari gara Nafarroako Foru Erkidegoan gaur egun lan egiten duten agente artistikoen inguruan.

Helburu nagusia, gure erkidegoko artearen inguruko informazioa mapeatzea eta sistematizatzea da, asmoa, kontsultarako tresna erabilgarri bat osatzea eta etorkizunean sortu daitezkeen Nafarroako egoera artistikoaren inguruko proiektu eta ekintzetarako oinarri moduan erabiltzeko baliagarria izatea da.

Azaroaren 17ko jardunaldian, gure ikerketa parte-hartzeari irekiko diogu, eta interesa duen pertsona oro gonbidatu nahi dugu agente artistikoen mapeoa osatzera. Bildu, mintzatu eta zer edo zer hartuko dugu. Elkarrekin eta zuen ekarpenekin, partekatzeko printzipioei eta adimen kolektiboari so eginez, ihes-bide marrak aterako ditugu, ezusteko jakintzak gehitu….