Nafarroako Gobernuak 1984. Urtetik garatzen duen Arte Gazte topaketak programak, artista gazteen prozesu artistikoak hedatzea eta Sare artistiko bat sustatzea du helburu.
Aurten, Topaketak azaroaren 2tik 12ra garatuko dira eta Uharte Zentroak, “Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak” modalitatea hartuko du bere baitan. Azaroaren 3tik 12ra, lehen-hautaketako lanen erakusketa egongo da Zentroan ikusgai ohiko bisita ordutegian. Horretaz gain, mahai inguruak, lantegiak, bilkurak eta tutoretzak, etab. egongo dira.
2017an hautatutako artistak eta obrak:
Marina Lameiro, obra, Young & Beautiful
Roberto Freire, obra, La corta vida de las cosas útiles
Gabriel Pout, obra, Días de Juicio
Paula Carralero, obra, Latitudes
Itsaso Arizkuren, obra, Campo de batalla
Amaia Molinet, obra, The Earth may want to be like it was before existing
Teresa Del Romero, obra, El pequeño fantasma se puso triste
Maite Redondo, obra, Una deconstrucción de la imagen paisaje
Katixa Goldarazena, obra, Pintura ikerketa / monokromoa I.
Víctor Manzanal, obra, Subsistence
María Hernández Laplaza, obra, Jardín Salvaje
Aizpea De Atxa, obra, Iragana
Egitarau osoa eta kartela