“Una Archiva del DIY” fanzinotekaren aurkezpena:
Fazine-ra (argitalpen autoeditatua eta autogestionatua) gerturatze bat, erresistentzia ekintza gisa eta honen erabilera pribatutik publikora pasatzeko. Gelako aktibismotik (egunerokoan giltzapean) gutun formatura eta aitorpen publikora (publiko egitearen ekintza). Fanzinea, esaten ez den horretaz, kontatzeko zaila den horretaz, edo ez esateko esaten dizuen horretaz, hitz egiteko baliabide gisa.
Tarot-zinema saioa:
Parte-hartzeileen “Una Archiva del DIY” fanzine aukeraketa batetik abiatuz, tarot karta moduko jaurtitzea eginen da fanzine-irakurketa egiteko, artxiba-n presente dauden gai eta imajinariak aktibatuz.
Mini-per-zine errealizazioa
Perzine (fanzine pertsonal) bat, ordu batean, folio bakarrarekin, tolesdura anitz, eduki diferenteak eta zenbait teknika.