Izenburua
After Cage Festibala
Data
2017ko irailak 23 eta urriak 6, 20, 23 eta 26
Ordua
18:00etatik, 19:30era

Uharte Zentroak After Cage musika esperimentazioaren nazioarteko IV. Jaialdiaren programazioaren zati bat joso behar du.

Ate irekiekin hainbat jardunaldi garatuko dira, musika sortzeko prozesua zertan datzan jakin nahi dutenentzat, betiere nazioarteko ospea duten musikariek Jaialdiko kontzertu nagusietan joko dituzten piezen inguruan.

After Cage Jaialdiaren IV. Edizioaren ardatz nagusia musikaren eta hiriaren arteko harremana izanen da. Horrela, jaialdiaren esperimentazio eta sorkuntzaren ildoari jarraikiz, hainbat musikariren egungo errepertorioko lanen interpretazioa aurreikusi da. Honatx egileak: Cage, Jodlowski, Kurtág, Torres-Maldonado eta Xenakis. Halaber,  Bernal, Eslava eta Estradaren estreinaldiak emateaz gain, lankidetzak izanen dira artista multimediekin eta arkitektoekin.

Argibideak eta ordutegiak: E7.2 <http://www.facebook.com/E72-286237488239674/>