Epea
2017/10/10
Norentzat
Ikerlariak, komisarioak eta abar.

Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da.

Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean eta elkarlanean oinarritzen duten ikerketa proiektuenganako interes berezia du. Beraz, ikerketak, ingurua, pertsonak eta lekuak aintzat hartu beharko ditu.

Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.

Egoitza garatzen duen pertsonak komisariotzaren inguruko ikerketa proiektua garatzea espero da, eta hau, Uharte Zentroaren lan ildoen garapen kontzeptual eta praktikoarekin lotu ahal izatea. Egoitzan zehar, bi agenteak elkarlanean ari daitezke, ikerketaren objektua 2018ko Uharte Zentroaren programazioaren parte izan dadin.

Nori zuzendua dago

Arte garaikideko komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuetan interesa izan dezaketen pertsonei, idazmenetik, komisariotzatik edo beste ikerketa alor batzuetatik abiatuta.

Ez da beharrezkoa komisariotzaren inguruko ikerketa proiektu garatu bat izatea, nahikoa da gerora garatzeko hasierako ikerketa ideia bat.

Egoitzetako bat Nafarroarekin lotura duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

Datak

Deialdiaren itxiera: 2017/10/10

Hautaketaren jakinarazpena: 2017/10/15

Hilabeteko egoitza data hauen artean burutuko da: 2017/10/15 – 2017/12/31

Zer eskaintzen da?

  • 2.000€ (atxikitze eta zergak barne) egoitza-kide bakoitzarentzat zerbitzu-sari eta dietentzat.

  • Bertakoa ez den egoitza-kidearentzat alojamendua.

  • Uharte Zentroan lan egiteko lekua, premia teknikoak eta teknologikoak barne.

  • Proiektua garatzeko garaian Zentroko taldearen sostengua eta behar izatekotan beste agente edo proiektu batzuenganako gerturatze-laguntza.

Irizpideak

–      Proiektuak beste pentsamendu maila batzuekin eta inguru artistiko ez-ohikoekin loturak ezartzeko duen gaitasuna.

–      Proiektuak Uharte Zentroaren lan ildoekin duen bat etortzea.

–      Ikerketa zuzentzen duen pertsona edo kolektiboaren esperientzia eta prestakuntza.

–      Gertuko testuingurua nahasteko borondatea.

–      Bilguneak, hausnarketa eta tirabira kolektiboak bilatzen dituzten proiektuen alde eginen da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

­   Laburpen edo ideia orokor bat (5.000 karaktere gehienez)

­   Proiektuaren inguruko gai edo kontzeptuak

­   Ikerketari komeni zaizkion eredu artistikoak

­   Parte-hartzaileen biografia

Oinarriak hemen

Izen-emateko formularioa hemen