Elkarrekin pentsatzen badugu?
Periferiaren periferian
Uharte Iruñerriko ipar-mendebaldeko herri bat da, 7.000 biztanle dituena. Uharte Zentroak, herriko sarreretako batean kokatua dagoena, 10 urteko historiaren ondoren, tokiko komunitatearekin loturak eta trukeak ezartzeko moduak bilatzen ditu, bai herriarentzat berariaz pentsatutako jardueren bidez, bai elkarrekin proiektuak sortzeko lankidetzak ezarriz.
Komunitate artistikoak badaki bere beharrak, lehentasunak eta gabeziak zeintzuk diren. Horregatik, Uharte Zentroak proposamenen katalizatzaile-funtzioa betetzea erabaki du, eta ez horrenbeste eremu igorle edo ekoizlearena, kultura-ehuna biziberritzen eta elikatzen laguntzeko asmoz. Hurbiltasunez, entzunez eta inguruko egitura artistikoarekiko harremanez lan egiten da orduan.
Periferikoa denak askatasun eta pentsamendu batzuk ahalbidetzen ditu, askotan erdigune neuralgikoetan sortu ezin direnak; horrela, Uharte Zentroak bere leku fisikoa baliatzen du pentsatzeko eta egiteko modu dibergenteei bide berriak irekitzeko. Aukera ematen du alde batera jarriz gauzen perspektiba hobea izateko, eta behar den denborarekin praktika eta teoria garaikideetara irekitzeko.
Totemak kalera!
Tailerrak eta jarduera publikoak Totem egitura mugikorretan, Huarteko espazio irekietan.
Postontzi irekia
Komunitate artistikoa bihurtzeko proiektuetarako deialdia, ehun artistiko konektatu eta aktibo bat sortzeko asmoz.
Kanpoaldea birpentsatu
Bitartekaritza proiektua, Iruñeko periferiako hiru gune loturan jartzen dituena hirigintza hausnarketa komun baten bidez.
H Deialdia
Uharteko komunitatearentzat topaketa, hausnarketa eta lan guneak ezartzeko deialdia.
Parte hartze jardunaldiak
Komunitate artistikoko eragileekin prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko eta Uharte Zentroaren jomugak zehazteko jardunaldiak.
Edukiontzia birpentsatu
Uharte Zentroko espazio fisikoaren eta ingurunearen arteko harreman berriak aztertzeko eta birpentsatzeko zeharkako programa.