Huarte Zentroak arreta berezia jartzen du hezkuntza komunitatea eta komunitate artistikoa lotzeko aukera ematen duten prozesuak sortzean, jardun eraldatzaile batetik; esploratzeko dauden heziketa aukera berriak bilatu eta abiaraztea dakarrenetik, hain zuzen.
Nafarroako hezkuntza formaleko ikastetxeetako ikasleekin zuzenean lan egiteko ildo desberdinak proposatzen ditu. Egun, programa bat du Virgen Blanca ikastetxe publikoarekin, A3 programa eta Eskola Lurraldea izenekoa.