Izenburua
Arteak eta lurraldeko espazio komunaren transformazioak
Data
2016/06/11

Euskal Herriko Unibertsitateak, Oteiza Museoak eta Uharte Arte Garaikideko Zentroak elkarlanean nazioarteko mintegi bat eta erakusketa bat antolatu dugu. Mintegiaren funtsa, paisaia eraldatuen estetika eta hauen definizio berriaren premia dira. Egun, arteek lurraldeen espazio komunen eraldatze prozesuetan eta emaitzetan eragiteko duten gaitasunez eta aukerez ariko gara bi egunez.

Lehenengo eguna, ekainaren 1ean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan garatuko da arratsaldeko 16:00etatik aitzina. Bigarren eguna, ekainaren 2an, Oteiza Museoan izanen da, goiz eta arratsaldez, goizeko 11:00etan hasita.

Ekainaren 1ean Uharte Arte Garaikideko Zentroan irekiko den “Paisaiak Mugikor (I)” erakusketa ekainaren 11ra arte egongo da ikusgai. Erakusketaren ordutegia ostiraletan 17:00etatik 20:00etara izango da, eta larunbatetan eta igandetan, goizeko11:00etatik 14:30era.

Egitaraua
Ekainak 1, osteguna, Uharte Arte Garaikideko Zentroan, Uharte.
16:00-18:30 Ikerketa taldearen barna jarduerak, hirurteko planteamendua, hiru  komunikazio (20′) eta eztabaida.
Xabier Laka, Euskal Herriko Unibertsitatea /UPV-EHU.
Jon Macareno, Euskal Herriko Unibertsitatea /UPV-EHU.
Moderatzailea, Ana Arnaiz, Euskal Herriko Unibertsitatea /UPV-EHU.
18:30-19:00 Atsedena
19:00-19:30 Publiko guztiari irekita aurkezpen instituzionala
Gregorio Díaz Ereño, Oteiza Museoko zuzendaria.
Nerea de Diego, Uharte Are Garaikideko Zentroko zuzendaria.
PAISAIAK MUGIKOR (I) erakusketaren irekiera, ekainaren 1etik 11ra irekita mantenduko da.
19:30-21:00 Hitzaldi irekia: Oier Etxeberria artista bisuala, musikaria eta Tabakalerako proiektu artistikoen arduraduna.

Ekainak 2, ostirala, Jorge Oteiza Museoan, Altzuza.
11:00-14:00 Publikoari irekita hiru komunikazio (20′) eta eztabaida.
Diego Arribas Generalitat Valenciana/GVA.
Juan Antonio Rubio-Ardanaz , Extremadurako Unibertsitatea/UNEX.
María Ivone de Santos, Universidade Federal do Río Grande do Sul, Brasil/UFRGS.
Moderatzailea, Isusko Vivas Euskal Herriko Unibertsitatea /UPV-EHU.
14:00-16:30 Atsedena
16:30-19:00 Publikoari irekita hiru komunikazio (20′) eta eztabaida.
Marta Maiz + Enrique Herrada, Universidad Politécnica de Madrid/UPM.
Bernardette Panek, Universidad Estadual do Paraná, Brasil/ UNESPAR
Luis Ortega, geologo
Moderatzailea Iskandar Rementeria Euskal Herriko Unibertsitatea /UPV-EHU.
18:30-19:00 Atsedena
19:30-21:00 Hitzaldi irekia: Tonia Raquejo, Universidad Complutense de Madrid/UCM
Amaiera instituzionala, Elena Martín, Oteiza Museoko kontserbatzailea.


Mintegia TETCar ikerketa taldeak antolatu du eta Espainiako Gobernuaren, Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.