Egilea
Karlos Martinez B. y Javier Arbizu

Oteizaren “maklen” seriea kontutan harturik, artista bikote honek The dark, the mystic, the animate but soulless  proIektua planteatzen dute, “makla” kontzeptu beraren errebisio batean.

Oteizaren obran presente dagoen “makla” ideia, objektu batzuen bidez aztertua da, azken hauen sortze prozesuak materialen ezaugarri eta dinamika propioen eta artisten nahien eta intuizioaren arteko negoziaketa ariketa bat suposatzen du, beti ere, haztaketaren izaera ukitzailea goratuz. Oteizaren maklak, bi gorputz edo gehiagoren fusioak sortzen ditu, hauek, banaezin bihurtzen dira bi alderdien arteko energiagatik. Antzeko fenomenoak eman ohi dira beste jakintza arlo batzuetan ere, esaterako, artrologian edo biologian. Historikoki, magikotzat edo zentzugabetzat tratatuak izan dira, arauzkotik at egoteaz gain, inplikatzen duten zama energetikoa medio.

Artistek, zalantzan jartzen dute maklek entitaterik ba ote duten subjektu indibidual gisa, eta, eklipseen kasuan bezalaxe, pertsonen pertzepzioak hornitzen duen unitateaz. Edo aitzitik, nahitaez bere beste erdiari esker ote den. Testuinguru honetan, objektuak haien dinamika fisiko, denborazko eta psikologikoetatik jarduten duten aktore gisa ulertzen dira. Hau da, kanpoko estimuluen eraginez -besteak, beste, artistenak – elkarrekintza aukerak asaldatzen zaizkien hil ala biziko gorputzak. Ikerketa gaia beraz, osotasun apeiron bat da, sarrera posible bakarra bide poetikotik duena.

 

Argazkia,  Juan Riobó. Blueproject Foundation-en adeitasunez, 2017, Bartzelona.