HABITACIÓN 0
Nafarroako Dantza Jaialdiaren inguruan, zazpi artistek Praktika Eszenikoei buruz Uharte Zentroan egin duten lanek Habitacion programa irekiko dute. Erakusketa programa berri honek elkarbanatzeko moduen eta sormen prozesuak elikatzeko estrategien ikerketa egiten du. Abenduaren asteburuetan hasiko da programa.
Modu honetan, Habitación 0 programak publikoari proposatzen dio Josune Gorostegui, Estitxu Arroyo, Ghislaine Verano, Roberto Romero, Beatriz Bermúdez, Carmen Larraz eta Garazi Peioren parte hartze fisikoa. Abenduaren 3 eta 4an 12:00etatik 14:00etara izanen da.
Abenduaren 3an:
Beatriz Bermudez, Roberto Romero eta Ghislaine Verano
Abenduaren 4an:
Estitxu Arroyo, Josune Gorostegui, Garazi Peio eta Carmen Larraz
Horrez gain, lanean sortutako materialak ikusgai jarriko dituzte eta horiek egonen dira Uharte Zentroko 2. Solairuan ikusgai, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 11:00etatik 15:00etara.