Egilea
Responsable: Jose Azpirotz
Data
2017ko martxoak 20, 21, 22 eta 23
Norentzat
Arte eta teknologia irakasleei zuzendua

TXO!?

Baten batek esan zuen mapagintza dela gauza eta eraikinen gainean irudiak proiektatzea bizidun bihur daitezen. Proiekzio-pantailak erabat aldatu direnez, gaur egun edozein gauza bihur daiteke pantaila eta, proiekzioa edozein gainazalera egokiturik, ezin konta ahala istorio sortzen dira.

Lantegi honetan bideo-mapagintzaren oinarriak, lanabesak eta prozedura aztertuko ditugu, interfaze grafikoa duten programetan sakonduz. Gauza edo gainazala mapatzeko modu ezberdinak eta proiekzioari edukia emateko aukera zabalak ikusiko ditugu, besteak beste.

MapMap programa erabiliko dugu batez ere (www.mapmap.info): librea, doakoa eta open source-koa, aise mapatzeko sortu dena eta interfaze argia eta erraza duena.

Hurbilketa bat izanen da, oinarrizko mailatik abiatuz; hortaz, ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutzak izatea. Hainbat motatako ariketak ikusiko ditugu, gero adin ezberdineko ikasleekin aise egin ahalko direnak ikasgelan.

 

Martin Etxauri Sainz de Murieta ala Txo!? ren gainean

Ikus-entzunezko artista, VJ, diseinatzaile grafikoa eta webgunetakoa eta ilustratzailea. Arte Ederretan lizentziaduna eta Masterra Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan.

Ikus-entzunezko zuzeneko emanaldiak antolatzen ditu, mapagintzak, instalazio interaktiboak, grafika sortzailea eta mota askotariko ikus-entzunezko proiektuak, mundu digitalaren inguruan lanean beti.

Teknotrakitana arte eta teknologiako taldearen eta VJs Dropezframes taldearen bazkide sortzailea da, diziplinarteko proiektuen alderdi bisualaren arduradun izan ohi da mapagintza, live coding-a, musika garaikidea, klasikoa eta/edo jazza edo dantza uztartzen dituzten proiektuetan.

Video Jockey aritu da musika estilo ezberdineko zenbait jaialditan edo talde edo DJekin batera hiri aunitzetan, hala nola  Tokio, Berlin, Mexiko, Venezia, Madril edo Bartzelonan. Gaur egun, bere jardun artistikoarekin batera, hitzaldiak eta lantegiak antolatzen ditu, baita diseinu eta ilustrazio arloko enkarguez arduratzen ere.”