Egilea
Bitartean. arte eta hezkuntza
Data
2016-17 ikasturtea
Epea
irailak 23 urriak 8
Norentzat
Edozein arlo eta epe guztietako hezkuntza formaleko (haur, Lehen eta bigarren) irakaslegoa.

Vaca proiektua heziketa projektu bat da, arte garaikidearen posibilitateei aintzat hartuz erramintatzat erabiliz irakaskuntza lanean erabilgarriak izango diren prozesuak eraikitzeko. Arteen didaktika arloan berrikuntza proiektu bat da gure komunitatean. Elkar-heziketa eta hezkuntza komunitaterako sareak sortarazteko espazio baten moduan planteatuta dago. Kurrikuluma gaindituz, artea ikasgeletara hurbiltzeko Bitartean elkartearen jarraipenarekin.

Loturik dauden bi testuingurutan gauzatzen da: alde batetik, irakasleekin eta gonbidatuekin baterako saioak egingo dira; beste alde batetik, ikasgela bakoitzetan, non irakasleek eta ikasleek haien heziketa prozesua burutuko dute eta ikus-kulturarekin eta arte garaikidearekin zerikusia izango duten proiektuak garatuko dituzte. Ibileran zehar izandako garapena erakutsiko duen erakusketa jarraia planteatuko da.

Helburu garrantzitsuenetakoa artea prozesu bezala bat bezala ulertaraztea da, zeharkako tresna bezala ikasgeletan sartzea, bai formatuan bai edukian ere. Horrela, ahalmen sortzailea garatzen da hezkuntza komunitateak berak sortarazitako prozesu berrien bidez.

Proiektuaren beste lehentasun bat elkarlana sustatzea da, erabakiak, denborak eta edukiak partehartzaileak autogestionatuz. Beraz,  lan proiektuen bidezko metodologia ezagutuko da, baita honek ikasgeletan dituen aukerak eta lan sareak sortzeko aukera.

Praktika artistikoetatik heziketa prozesuak partekatu nahi dituzten haur-hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta hezkuntza ez formalako irakasleentzat zuzenduta. Helburuak hauek dira:

-Artea prozesu moduan ulertzen duen ideia garatzea

-Arte garaikidea zeharkako tresna bezala ikasgeletan sartzea, bai eduki moduan, bai formatuan ere.

-Hezkuntza komunitateak sortutako prozesu berrien bidez sormen ahalmena garatzea.

-Elkarrekin lan egitea erabakiak, denborak eta edukiak modu autogestionatuan sortzeko.

-Lan proiektuen bidezko metodologia eta ikasgeletan eaten duten aukerak ezagutzea, hala nola, disziplinen arteko zeharkakotasuna eta sarean lan egitea.

 

Vaca Proiektua dokumentua:

 

VACAproiektua blogera joan