Uharte Zentroak mini-egonaldi bat eskaintzen du, non arte eszenikoaren arloaren barneko 7 artistek hilabete bateko projektu bat garatu behar duten eta batak besteari bere prozesuan lagundu behar dion. Taldea azaroaren hasieran bilduko da, elkarrizketen bidez, testuak, erreferentzia artistikoak edota ideiak elkarbanatzearen bidez, gai batzuk pentsatzeko eta hurrengo asteen egitura antolatzeko. Aukeratutako artistek banaka, elkarrekin edo soilik espazioa partekatuz lan egin ahalko dute, baita bakoitzak bere ordutegi propioak ezarri ditzake Uharte Zentroan. Egonaldiaren bitartean, artista bakoitzak besteei haien prozesuaren segimendu bat egin beharko du, iritzien elkarbanaketa sormen prozesua erraz dezan. Praktika kolektiboak baita ere proposatu daitezke. Hilabetea bukatzerakoan, jendeaurreko erakusketak egingo dira. Taldea osatzen denean, datak erabakiko dira.
LAN METODOLOGIA
Egitura honetan, proiektuek forma asko izan ditzateke, hau da, egindako obra ez da derrigorrez bukatu behar, baizik eta ikuspegi zabalago batekin begiratu daiteke: ahotsa erabiliz, testuak, koreografia hedatua, beste gorputzak filmatuz edota argazkigintzaren bidez, eta abar. Hala ere, ikerketaren erakusketan prozesuaren erakustaldi bat bezala erakutsi beharko da, berriro formatu askotan bururatu ahal izan arren: hitzaldi performatiko bat, koreografia bat, begiraleentzako joku proposamen bat, bideoen erakusketa eta azalpena, ildo batzuk izandako paseo bate matea, eta abar. Hau da, artistek pentsatu dituzten galderak mahaigaineratu eta begiraleentzako eskuragarri izatea.