Uharte Zentroak beka bat eskaintzen du, Nafarroako pertsona edo kolektibo batek gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketa bat egin dezan. Ideia mapeo bat egitea da, non, artista sarearen errealitatea islatu dadin dagoen informazioa bildu eta datu berriak jasoko diren. Era berean, beharrezkoa izango da informazioa adierazteko eta etorkizuneko ikerketetarako argitaratze modurik egokienak aztertzea. Beraz, Nafarroako artearen kartografia aktibatzeko prozesu bat da, zeinak, beste azterketa batzuetan erabili ahal izateko balioko duen.
Agente artistikoak ezagutzeko lehenen fase honetan, aurkeztutako proiektuek, ikerketa gai izango diren parametroak finkatu beharko dituzte, kontuan izanda ikerketa, denboran eta errekurtsoetan gauzatzeko modukoa izan beharko duela. Posible da, hala nahi izanez gero, inguruaren testuinguru historiko eta politikoa aztertzea. Lurraldea, geografikoa baino zabalagoa izatea ere posible da. Bai eta, artea egiteko eta pentsatzeko praktika, akzio eta estrategia anitz gisa ulertu ere. Pertsona edo kolektibo bakoitzak metodologia propioa bilatu beharko du proiektua garatzeko.
IRIZPIDEAK
-Proiektuaren oinarriaren sendotasun diskurtsiboa
-Proiektua gauzatzeko bideragarritasuna
-Denboraren eta errekurtsoen eraginkortasuna
-Ikerketa zuzenduko duten pertsona edo kolektiboaren esperientzia/prestaketa
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Formularioa eta dokumentazioa konprimitutako artxibo batean bidali behar da actividades@centrohuarte.es helbidera izena_abizena.zip izenarekin 2017ko abuztuaren 25a baino lehen.
Txostenak atal hauek izan beharko ditu (irudiak ere izan ditzake):
Proiektuaren laburpena
Partaideen biografia
Proiektuaren lan ildorako parametro eta baloreak
Objektiboak
Garatuko diren akzioak
Metodologia
Kronograma orientagarria
Aurrekontu orientagarria
EGILETZA ESKUBIDEAK
Aurkeztutako proiektua eta garapena egileena izango da. Hala ere, mapeo honen helburua Nafarroako komunitate artistikoaren ikerketarako lagungarria izatea da, beraz, publikoaren eskura jarriko da lizentzia librearen izendapenarekin balizko ikerketetan erabilgarri izan dadin.